Marxen Teoria: Klase Borroka eta Iraultza

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,34 KB

Testu honetan, Marxek azaltzen digu nola bi gizarte klase aurki ditzakegun: batetik, plebeioak (edo proletalgoa) eta bestetik, burgesak. Hauek etengabe ari dira borrokan elkarren artean. Haien arteko tirabirak iraultza batean edo bi klaseak suntsituz amaituko lirateke.

Klase arteko borroka

Langileen artean liskarrak zeuden beren eskubideak lortzeko, hala nola soldatak eta lan-baldintza egokiak. Burgesak, berriz, kapitalak metatzen zituzten bakoitzak aberatsago egiteko.

Aldakuntza iraultzailea

Marxek iraultzaren bidez klaseak desagerrarazi nahi zituen, hau da, klase bakarra sortu nahi zuen, maila desberdinak egon beharrean. Bere helburua klase sozial bakarra izatea zen, eta horretarako iraultza edo gerra egitea beharrezkoa bazen, prest zegoen. Horrela, alienazioa ekidin nahi zuen, bakoitzak bere helburuak lortzeko.

Marxek historian zehar gertatutakoa aztertzen zuen. Batzuk, hala nola langileak eta proletalgoa, bizi irauteko lan egiten zuten; beste batzuk, adibidez burgesak, gero eta gehiago edukitzeko.

Burgesak, langileek sortutako makinak beraienak zirela esaten zuten, eta, ondorioz, langileei soldata kaskarra ordaintzen zieten. Gainera, makinekin egindako produktuak ere burgesenak ziren, eta horretan ere diferentzia ateraz, plusbalioa sortu zen. Horrela, burgesak gero eta aberatsagoak ziren makinak eta haiek sortutako produktuak zituztelako, eta langileek soldata baxua jasotzen zuten.

Gainera, burgesak makinetan inbertitzen zuten, gero eta makina hobeagoak sortuz eta diferentzia handiagoa sortuz. Modu berean, langileak beraien lanaren fruituetatik urruntzen ziren, hau da, alienazioa.

Guzti honen konponbidea, langileen iraultza egitea zen. Langileek klase kontzientzia sortu behar zuten, makinak langileena zirela ulertuz, haiek sortutakoak zirelako eta haien lana errazteko tresna bat zirelako.

Beste Teoriak

  • Darwinek beste teoria bat zuen: gizartean indartsuenak agintzen duela, hau da, kasu honetan burgesak, diru gehiago duelako. Gainegitura justifikatzen zuen, menpekotasuna harremanetan eta ekoizpenean sortzen zirela, beti burgesa jabe zelarik.
  • Comtek, berriz, positibismoa zuen ardatz, arrazoimenaren bidez naturaren desorekak baztertu nahi zituelarik.

Entradas relacionadas: