Marxismoa: Alienazioa, Erlijioa eta Iraultza

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,28 KB

Marx eta Europako Industrializazioa

Marxek Europako industrializazioa gorenean zegoenean izan zuen indarra, garai hartako eta etorkizuneko langileei begiak zabaldu zizkien marxismoaren bitartez.

Marx, Nietzsche eta Erlijioaren Kritika

Marx eta Nietzsche ateoak ziren, eta biek ere erlijioaren aurka gogor egiten zuten. Nietzscheren ustez, erlijioa indartsuen aurkako ahulen matxinada da. Azken epaiketan, goi-mailako gizakiak zigortuak izango dira Jainkoaren aginduak betetzen ez badituzte, eta hori ahulen mendekua izango da. Marxen ustez, erlijioa klase menperatzaileak egindako asmakizun bat da, klase menperatua zapalduta edukitzeko eta herriaren iraultza galarazteko.

Alienazioa Marxen Pentsamenduan

Alienazioa, Marxentzat, pertsona batek norbera izateari uztea da, eta beste zerbait bilakatzea. Hau da, alienazioak gizakiak gizaki izateari uztea dakar. Pertsona alienatu bat objektu bat bihurtzen da, eta ez daki alienatuta dagoela. Marxentzat hainbat alienazio mota daude, garrantzitsuena ekonomikoa. Sistema kapitalistan, langile batek nagusiarentzat lan egitean, langilearen lanaren zati bat nagusiak geratzen du; horregatik, gizaki bat beste gizaki baten gauza bihurtzen da.

Ideologia Marxen Ikuspegitik

Marxen ustez, ideologia errealitatearen ikuskera deformatua da. Ideologiak gizarte-talde baten adierazpenak dira. Ideologiek fikziozko errealitatea sortzen dute, eta, azkenik, benetakoa dela pentsarazten dute. Klase zapaltzaileak ideologia erabiltzen du klase zapaldua zapalduta edukitzeko. Ideologiaren helburu nagusia da zapalduei pentsaraztea bizi duten egoera ez dela gizakiek hartutako erabakien erantzukizuna, baizik eta naturak edo jainkoek eginiko zerbait. Horregatik, zapalduak naturaltzat hartzen du zapalkuntza.

Erlijioa Alienaziorako Tresna Gisa

Hori dela eta, erlijioa alienaziorako tresna bat da. Erlijioak mundu honetatik at beste mundu bat dagoela dio, eta bertan justizia izango dutela; horrela, mundu honetan justizia bilatzeari uko egingo diote. Gure munduan iraultza egin ordez, beste bizitza hobe bat izango duten esperantza zabaltzen du, mundu honetan injustiziak nagusi diren bitartean. Horregatik, Marxek dio erlijioa herriaren opioa dela, proletarioaren sufrimendua arintzeko. Alienazioarekin amaitzeko, iraultzaren beharra dago.

Entradas relacionadas: