Marxismoa eta Anarkismoa: Ideologia Politikoak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,11 KB
SORTZAILEA: Karl Marx fiilosofo alemanaren lanean du jatorria eta haren bitartez bereizi zen sozialismo utopikotik.
HASIERA: Alderdi Komunistaren manifestua (1848) lanean, Marxek eta haren kolaboratzaile Friedrich Engelsek burgesiaren aurkako proletariotzaren borroka iraultzailea defendatu zuten, uste baitzuten borroka horrek langile klasearen garaipena eta gizarte komunista ezartzea ekarriko zuela: estaturik, klaserik eta jabetza pribaturik gabeko gizartea.
TEORIA: Kapitala (1867) lanean, Marxek kapitalismoaren azterketa kritikoa egin zuen. Haren arabera, kapitalismoaren ezaugarria zen hazkunde garaien ondoren krisi garaiak etortzea eta langileen esplotazioan oinarrituta egotea. Ekoizpen baliabideen jabeek langileek sortutakoaren parte bat berenganatzen zutelako gertatzen zen horrela. Alderdi hori, gainbalio edo plusbalio deitua, soldatetatik lor zezaketen, burgesiak kontrolatutako estatu liberalen legeek legitimatuta baitzeuden.
EZAUGARRIAK:
Materialismo historikoa. Azterketa marxistaren metodoa da eta adierazten du historia baldintza materialen arteko interakzioaren emaitza dela: ondasunen jabetza, lan harremanak, teknologia...
Klaseen arteko borroka: Gizarteak bi klasetan banatzen dira: zapaltzaileak eta zapalduak. Haien arteko erlazioa gatazkatsua da eta klase borrokaren emaitzaren mende dago.
Klasearen kontzientzia. Klase bateko kide izatearen kontzientzia edukitzea eta beste klaseengandik zerk bereizten dituen jakitea adierazten du.
Aldaketa historikoa. Burgesiak, feudalismoarekin amaitzeko, borroka iraultzailearen bitartez hartu zuen boterea eta langileek hori bera egin behar zuten, beren kontrako zapalkuntzarekin amaitzeko.
SORTZAILEAK: Mijaíl Bakunin eta Piotr Kropotkin aristokrata errusiarrek landu zuten ideologia hau.
BARNEKO JOERAK:
Bakuninek aginte politikorik, ekonomikorik eta erlijiosorik gabeko gizartea defendatzen zuen, langileek kudeatutako komunatan antolatua.
Kropotkinek elkarren laguntzaren alde egin zuen, oinarritzat hartzen baitzuen lankidetza funtsezkoa zela gizartearen garapenarentzat.
EZAUGARRIAK:
Anarkismoak gizarte komunistaren gisako ideal baten alde egiten zuen, baina jardun politiko parlamentarioaren aurkakoa zen (sozialistek onartzen zuten hura) eta askoz ere protagonismo handiagoa ematen zien nekazariei kapitalismoaren kontrako borrokan.
Ekintza zuzenean oinarritzen zuen jardun politikoaren, grebaren, mobilizazioaren eta, behar izanez gero, indarkeriazko ekintzen eta sabotajeen bidez.
XIX. mendean ez zuen marxismoak adinako eraginik izan, herrialde jakin batzuetan izan ezik; besteak beste, Errusian, Italian edo Espainian.
NAZIONALISMOA
HELBURUA: ezaugarri kultural berdinak zituzten giza komunitateak subiranoak izatea, Estatu-nazio bat osatuz.
MOTAK:
bateratzaileak, kultura komuna izanik, hainbat egoera politikotako herriak estatu berean bateratu nahi zituztenak
independentistak (esaterako, Grezia, otomandar inperioarekiko).
ONDORIOAK: antzinako monarkien, inperioen eta printzerrien ordez, Estatu-nazioak jarri ziren.