Marxismoa eta Erlijioa: Alienazioaren Analisia
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB
1. Erlijio Alienazioa
Alienazio kontzeptua gizakiaren kontzeptuari lotuta dago.
Gizakia Marxismoaren Ikuspegitik
Gizakiaren esentzia:
- Lana: Gizakiak ingurunea moldatzeko dituen gaitasunak lanean eta tresnekin gauzatzen dira; jarduera ekoizleak gizakiaren esentzia adierazten du (“homo faber”).
- Gizartea (soziala): Lana besteen artean egiten du, beti kolaborazioan edota menpean; bere errealitate osoa bere harreman sozialen multzoa da.
Alienazioaz
- Alienazioa gizakiak bere baitako (esentziaren) zerbait galtzea esan nahi du (arrotza bihurtzea). Norberaren burua inor ez bihurtzea, norberaren buruarekiko arrotz bihurtzea da alienatua; zenbait kasutan zoroaren sinonimoa da (arrazoimena, bere burua, galdu duena…).
Alienazio Motak
- Marxen ustez, alienazio garrantzitsuena lanarena da: hemendik sortzen dira beste alienazio guztiak; alienazio guztiek sustrai ekonomikoa dute.
- Hala ere, erlijio-alienazioak, nahiz eta jatorrizkoa ez izan, gizateriaren historian izugarrizko garrantzia eta eragina izan du: beste alienazioen eredu bezala ikusi du Marxek.
Erlijio Alienazioa
Erlijioak gizakia mundu errealetik hartu eta fikziozko mundu batera darama.
Gizakiari bera bizi den mundu konkretuaren eta bidaltzen duen mundu idealaren arteko banakuntza eragiten dio.
Gizakia, erlijioak promesten dion fikziozko munduaren bilaketaren bidez, alienaturik geratzen da.
Erlijio Alienazioak Funtzio Sozial Bat Betetzen Du
Erlijioa da klase gorenak erabiltzen duen tresna bere menpe daudenak zapaltzeko.
Marxek “herriaren opioa” deitzen dio erlijioari: herria loarazten du, ez da errespetuz edo gogoeten bidez iritsiko bere buruaren jabe izatera.
Marxek Emandako Erlijiozko Bizimoduaren Ezaugarriak
- Gizabanakoen ziurtasunik eza.
- Gizakiaren doilorkeria Sortzailearekiko, zigorra edo salbazioa beraren esku baitago.
- Apaltasun osoa eta men egite obedientea da erlijiozko sentimendu gorena.
- Grimak eta haragia (gorputzaren sen eta beharrak) arrotz eta etsai bihurtzen dira.
- Zerua da lekua non injustiziak ordaintzen edo konpentsatzen diren; injustizia horiek Lurrean bere horretan diraute bitartean.
Ondorioz
Erlijioa ez da gizakiaren arazoak konpontzeko gai, gizakiak ezin du haren bidez askapenik espero.
Marxek uste du:
- Erlijioa kontzientzia ideologiko konplexu baten ageriko egitura dela, eta
- Gizarte-errealitate kontraesankorra eta izugarria ezkutatzen duela.