Marxismoa eta industrializazioa: oinarrizko kontzeptuak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,08 KB

Industrializazioaren ondorioak

  • Nobleziak boterea galdu zuen eta burgesia indartu zen.
  • Nekazaritza-merkataritza modelutik manufaktura industriara igarotzen da.
  • Makinen menpekotasuna.
  • Kolonialismoak lehengaiak eta esku-lana bermatu zuen.
  • Bizimodu tradizionala apurtzen da; familia eredu berria sortzen da.
  • Esklabotza berri bat sortzen da: soldatapeko lana.
  • Liberalismoaren oinarriak eta ekonomia diziplina moduan (Adam Smith).
  • Positibismoa.
  • Sozialismo utopikoa vs. sozialismo zientifikoa.
  • Gai metafisikoak alde batera utzi, eduki sozialak lehenetsi.
  • Positibismoa: zientziaren baikortasuna.

Ekonomikoa (oinarrizko elementuak)

Ekonomikoa (lan produkzioa, lan jarduera, naturarekiko harremana, gainerako izakiak)

Marxek eginiko kritika

Marxek kapitalismoaz egiten duen kritika ez da hainbeste aberastasunaren banaketa desorekatu eta injustuan, baizik eta lan jarduera bera (hain garrantzitsua gizakiarentzat) alienatua dela. Honek barnebiltzen duen biolentzia guztiarekin.

Erlijiosoa eta Feuerbach

ERLIJIOSOA (Feuerbach-en ideiatik abiatzen da: Jainkoak gizakiak sortu du. Alienazio ekonomikoaren ondorioa da eta berau deusestean alienazio mota honekin bukatuko litzateke.)

Historiaren ikuspegia

Historia: giza banakoek eta beren ekintzek definitzen dute historia. Marxen ustez, historiaren interpretazioa baldintza material eta ekonomikoei erreparatuz egin behar da.

Azpiegitura eta gainegitura

Azpiegitura: ekoizpen sistema

Ekoizpen-indarrak eta ekoizpen-harremanak

  • Ekoizpen indarrak: Gizarte batek aberastasuna sortzeko dituen elementu guztiak. Tresnak, makinak, fabrikak, lur sailak, pertsona bera…
  • Ekoizpen harremanak: Produkzio eredu bateko pertsonen erlazio-formak dira. Erlazio hauek historian esplotazio parametroetan egituratu dira.

Gainegitura

Gainegitura:

  • Ideologia: Gizakiaren benetako errealitatea itsu mantentzen duen kontakizuna da. Ezarritako ordena betirako irauteko erabiltzen da. Gizartean nagusi den ideologia, dominatzaile den klasearen ideologia da.

Komunismo primitiboa eta klaseen bilakaera

KOMUNISMO PRIMITIBOA: Nahiz eta baliabide urriak izan, denontzat banatzen ziren. Nekazaritzaren garapenarekin aurrera atera ziren.

JABEAK — ESKLABOAK: Zibilizazio Greko-Erromatarra. NOBLEZIA / KLEROA — JOPUAK. BURGESIA — PROLETARGOA. GIZARTE KOMUNISTA.

Lanaren funtsezko ideia filozofikoak

  • Gizakia natura bere lanaren bidez transformatzen duen izakia da.
  • Ekintzek definitzen dute pertsona; hauekin osatzen doa. Horrela bere potentzialitate guztiak garatzen ditu eta egiazko izate horretan bilakatzen da.
  • Norbanakoaren lanaren gaineko aginteak gure errealizazioaren gaineko dominu bat suposatzen du.
  • Lanarekin gure zerbait uzten dugu: denbora, irudimena, indarra… Horretan objektibatzen gara.

Entradas relacionadas: