Marxismoa: Klase Arteko Borroka Historian

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,37 KB

1.TESTUA.
● Marxen iritziz historian gertatzen diren aldaketen eragilea klase arteko borroka da.
● Funtsean historian izan diren gizarte klase guztiak bitan taldekatu daitezke: zapaltzaileak eta zapalduak.
● Borroka horren emaitza gizartearen iraultza da edo aipatu klaseen suntsipena.

TESTUA.

Historiako lehenengo garaietan gizartea estamentutan banatuta zegoen:
Erroman: patrizioak, zaldunak, plebeioak, esklaboak
Erdi aroan: jauna, gremioko maisua, gremioko ofizialea, jopua
Gizarte burges modernoan aurkakotasunak segitzen dituzte, bi klase handi aurkitu
daitezke borrokan: burgesak eta proletarioak.

TESTUA.

● Pasarte honetan Marxek azaltzen digu zergatik pasatu zen produkzio modu feudaletik produkzio modu burgesera, hau da, iraultza burgesen kausa azaltzen
digu.
● Burgesia klasea feudalismoaren barruan garatzen hasi zen. Baina ekonomia feudala halako puntu batera heltzen da non indarrean zeuden ekoizteko harremanek oztopatzen zuten burgesiaren garapena. Beraz, ekoizteko harreman haiek hautsi beharra zegoen. Hori dela-eta, hasi ziren iraultza burgesak.

TESTUA.

● Gizarte burgesak bere suntsipena ekarriko duen arma sortzen ari da, proletarioak dira arma hori.
● Kapitalak aurrera egin ahala proletarioen klaseak ere hazten du zeren eta kapitalismoan irabaziak ateratzeko langilearen gaineko esplotazioa areagotu behar baita.
● Langileak haien buruak saltzera behartuta daude lana lortzeko eta merkantziak bezala tratatzen dituzte.

TESTUA

● Industriaren aurrerapenaren ondorioz proletarioen masa nabarmen hazi dela eta gero eta indartsuagoak direla.
● Burgesen arteko konpetentzia gero eta handiagoak krisiak ekarri ditu.
● Makineria hobetzeak arriskuan ipini ditu langilearen lanpostua eta bere soldata.
● Beraz, proletarioen egoera gero eta larriagoa da, eta talka egiten du burgesen interesekin.

TESTUA

● Honetan Marxek dio une hartara arte gizarte guztiek zapaltzaileen eta zapalduen arteko borroka izan zutela oinarri.
● Baina hori horrela izanik ere, zapalduen klaseari bizirik irauteko gutxienekoa ziurtatzen zitzaion.
● Sistema kapitalistan, ordea, industriak aurrera egin ahala langile modernoaren baldintzak gero eta txarragoak dira. Hori burgesiaren ezintasunaren froga da menperatzen segitzeko.

Entradas relacionadas: