Marxismoa eta Klase Borroka: Atzo eta Gaur
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,39 KB
Marx eta Klase Borroka: Oinarriak
Marxek, Engels bezala, momentu bakoitzeko gizartea klase borrokaren ondorioa dela uste du. Historian zehar zapaltzaileak eta zapalduak egon dira, eta hauen arteko liskarrek sistema ekonomikoa baldintzatu egin dute, azpiegitura zehatzagoak izanik. Gero, azpiegituran oinarritutako gainegitura dator: gobernua, ideologia, eta abar.
Klase Borroka Historian zehar
Antzinako Inperioetatik Iraultzetara
Alde batetik, egia da betidanik, gizarte guztietan bizimodu erosoa eraman duten pertsonak egon direla, betiere beste batzuen lanari esker noski. Adibide moduan ditugu antzinako inperioak, hala nola Erromatar Inperioa, non esklabuen jabeak esklabuez aprobetxatzen ziren. Marxen garaian, berriz, antzerako zerbait gertatzen da kapitalista dirudunen eta proletarioen artean, haien lan-indarraz baliatzen baitziren etekin handiak lortzeko.
Hala eta guztiz ere, gaur egun ezagutzen dugun mundua eta ideologiak lehenago gertatutako iraultzen ondorio dira. Garrantzitsuenetakoa Frantziako Iraultza dugu, noski: iraultza honen bultzatzaileak burgesak izan ziren; izan ere, diru-sarrera handiak eta ahalmen ekonomiko garrantzitsua izan arren, ez baitzuten inolako eskubide politikorik.
Kapitalismoa eta Klase Berriak Gaur Egun
Erdiko Klasearen Sorrera eta Eragina
Bestalde, gaur egungo gizartea Marxen ideien aurkakoa da; izan ere, kapitalismoa da gaur egun mundu osoan (edo zati handienean) agintzen edo indarrean dagoena, eta, hala ere, biztanle eta hiritar gehienek ez dute haien burua zapaldu moduan ikusten. Kapitalismoak klase berri baten sorrera eragin du: erdiko klasearena, hain zuzen ere. Klase berri hau behe klasearen eta goi klasearen artean kokatzen da, eta haren helburua bere ondasunak mantentzea da. Hori dela eta, ez dute klase-kontzientziarik eta ez dute gizartea eraldatuko duen iraultzekin ezer ikusi nahi; izan ere, bere helburua goi-klasera igotzea baita, eta ilusio horrekin bizi dira.
Marxen Ideien Gaur Egungo Garrantzia
Esan beharra dago Marxen ideiak XX. mendeko gizarterako apartak direla, baina gaur egun sistema kapitalistan galdu du zeukan lekuaren zatirik handiena. Izan ere, klase zapalduaren eta langilearen kontzientzia gero eta desagertuagoa dago, eta jada ez da existitzen bi klase bakarreko klasea. Hala ere, gaur egun beste motatako gatazkak daude, hauek ere historian eta gure egunerokoan pisu handia dutenak.