Marxismoa eta Materialismo Historikoa

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,65 KB

Askorentzat, materialismo historikoa Marxen erakarpen handiena izan da. Materialismo historikoa historia ulertzeko tresna bat da, errealitatea aztertzeko balio diguna. Marxentzat garrantzitsuena gizarteko egitura da, eta materiari erreparatuz uler daiteke. Marxen ustez gizarte eta historiaren protagonista ekonomia da. Historia hori ulertzeko, prozesua erabiliko dugu. Prozesu hori ulertzeko, Marxek Hegelen dialektika erabiliko du. Dialektika horrek esango digu errealitatearen prozesua dela mugimenduan dagoen zerbait, pausoak antitesia, tesia eta sintesia izango dira. Horrela, Hegelen ustez errealitatean gertatzen den guztia prozesu horretatik gertatzen da. Ekonomia ulertzeko, ekoizpen sistema aztertu behar da. Marxek esango digu edozein ekoizpen sistemak, ekoizpen indarrak dituela eta harremanak sortzen ditu. Ekoizpen indarrak, lan indarrak eta ekoizteko baliabideak dira. Bir hauen artean ekoizpen indarrak sortzen dira. Ekoizpen indar hoiek harremanak sortzen ditu. Harreman hoiek bi ikuspegitik ikusi dezakegu: Ikuspegi teknikoa eta jabego ikuspegia. Nagusiak nagusi dira ekoizpen jabea dutelako, langileak aldiz lan indarra daukate. Ondorio bezala, gizakiaren zatiketa da eta guzti honeri azpiegitura deituko zaio. Marxek esango du historian zehar nagusiak eta langileak bereizi direla. Bi klase hauen jatorria egitura ekonomikoan aurkitzzen dugu. Azpiegitura justifikatzeko, egitura juridikoa eta politikoa sortuko da. Beste manifestazioetatik jendearen kontzientzian sartzen gara zapakuntza hori justifikatzeko. Honeri marxek gainegitura deituko dio. Ondorioz, ekonomiak ekoizpen sistemak baldintzatzen gizarte horren egitura zuzenbidea eta kontzentzia. Protagonistak ekoizpen sistema da.

Ekoizpen indarrak eta ekoizpen harremanen borroka baten ondorioz sortzen da historiako garapena. Hasieran ekoizpen indarrak egokiak dira baina momentu batean produkzio indarrak garatzen dira eta harreman hoiek ez dute balioa. Hurrengo pausoa bere ustez produkzio indarrak eta produkzio harremanen artean oreka bilatzea. Beraz, egitura ekonomikoan ematen diren aldaketak baldintzatzen dute gainegituran emango diren aldaketak. Flexibilizazioak suposatuko du produkzio harremanak aldatzea, baina horretarako legeak aldatu behar dira. Borroka eta garapen horretan, langilean klase borroka ematen da. Borroka hori gainbalioarengatik ematen da. Jabeen helburua beraz gainbalio hori handitzea izango da, lan orduak luzatzen eta lanordu beharrezkoen murrizketa. Hemendik krisiak sortuko dira. Etekinak ateratzeko salmentak igo behar dituzte eta askotan prezioak jaisten dituzte. Horrela salgai gehiago ekoizten dira eta merkatu berriak sortuko dira. Baina momentu batean saturatu egingo da eta enpresak itxi beharko dituzte eta langabezia handitu. Beraz krisia sakondu egingo da. Marxentzat krisi guztiak ondorio on bat zuten, hau da, jendea horren gaizki egonen ziren, iraultza bat egingo zutela. Marxen ustez, kapitalismoaren garapena krisi batera eramango gaituela eta beraz iraultza bat sortuko zen eta komunismoa agertuko zen. Langabetu gehiago egongo ziren eta langileak geroz eta pobreagoak izango ginen. Ondorioz, beraien zapalkuntzaren kontzientzia hartuko zuten eta alderdi komunistan antolatu ziren. Beraz borroka bat izango dugu eta Marxen ustez langileak garaile aterako ziren.

GB: Gizarte berri hori klaserik gabekoa izango zen eta hori lortzeko jabego pribatua desegin zen, horrela alienazioa desegingo da: Proletagoaren diktadura, estatuaren aparatua desagertu eta estaturik gabeko gizartean bizitzea. Alde batetik errealizazio indibiduala lortuko genuke eta bestetik aberastasun kolektiboa lortuko genuke. Marxentzat hau herri demokratikoa izango da eta berak esango digu batasun ekonomikoa izan berah dela.

Entradas relacionadas: