Marxismoaren Oinarri Filosofikoak: Hegel eta Dialektika
Clasificado en Griego
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,35 KB
INGURUNE FILOSOFIKOA
FILOSOFIA HEGELIARRA ETA SISTEMA HEGELIARRA
Filosofia Marxiarrean beste pentsalari batzuen eragina ezinbestekoa da. Hona hemen, era sintetiko batean, eragin nabarmenak:
FILOSOFIA HEGELIARRAREN ERAGINA
XIX. mendea dialektikaren mendea izango da. Baina ez da dialektika zentzu platoniarrean izango, baizik eta Heraklitoren dialektika. Heraklitok bezala, filosofia garaikidean ere, azpimarratzen da errealitateak duen gaitasuna etengabe mugimenduan egoteko eta aldatuz joateko. Era berean, errealitatea osagai kontrajarrietan oinarritzen dela aldarrikatzen du.
Filosofia Hegeliarrak bi muturreko interpretazio izango ditu: alde batetik, Ezker Hegeliarra, eta bestetik Eskuina Hegeliarra.
- Eskuina Hegeliarra: Estatuaren kontzeptua eta erlijioarena azpimarratzen ditu. Ideologikoki Nazional Sozialismoarekin lotuta dago.
- Ezker Hegeliarra: Marx eta Feuerbach hemen kokatzen ditugu. Errealitatearen eta historiaren ikuspuntu dialektikoa azpimarratzen du. Hegelen ikuspuntu dialektikoak anarkismoan ere izan zuen oinarria: "Destruam et aedificabo".
DIALEKTIKA HEGELIARRA
- Dialektika Hegeliarraren bultzatzailea ARRAZOIMENA (Logos edo Izpiritua) da, arrazoimenaren garapen dialektikoan oinarritzen dena. Dialektika Heraklitoren ikuspuntutik ulertuta.
- Arrazoimenak ez du mugarik; beraz, bere prozesu dialektikoak ere ez. Arrazoimena garatzen den neurrian, errealitatea osatuko da. Etengabeko prozesua da: "Todo lo que es racional es real y todo lo que es real es racional". Helburua Logos-aren etengabeko prozesua da.
- Arrazoiaren garapen dialektikoak fase desberdinak ditu: tesia, antitesia eta sintesia.
DIALEKTIKA MARXIARRA
- Arrazoiaren edo ideiaren ordez, MATERIA jarriko da, materia ekoizpen-bitartekoekiko erlazio ekonomiko gisa ulertuta.
- Dialektika Marxiarraren bultzatzailea klaseen arteko borroka dugu (zapalduak eta zapaltzaileak). Dialektika Marxiarra prozesu historikoan aplikatzen da batez ere.
- Historiaren garapen dialektikoak helburu eta amaiera bat izango du: Komunismoaren ezarpena.
- Dialektikaren garapenak fase desberdinak ditu: baieztapena, baieztapenaren ezeztapena eta ezeztapenaren ezeztapena.