Marxismoaren Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,22 KB

Proletarioak

Proletarioak: Bizitzeko bere lanerako indarra besterik ez duena, langilea. Proletarioen klasea, antagoniko daukan klase burgesa definitzen duenaren ukazio absolutuaz definitzen da.

Ekoizpen Indarrak

Ekoizpen indarrak: Bi faktoreren konbinazioa dira: lan indarrarena alde batetik eta gizakiek lan egiteko dituzten bitartekoena bestetik. Ekoizpen indarrak dira historian hasten eta mugiarazten dutenak, eta horrek eragiten ditu une bakoitzeko ekoizpeneko gizarte harremanak. Ekoizpen indar batzuek eta une historiko bakoitzari dagozkion ekoizpen harremanek osatzen dute garai horietako ekoizpen modua edo egitura ekonomikoa.

Krisialdiak

Krisialdiak: Ekoizpen sistema kapitalistak, lehiakortasunaren ondorioz, etekinen beharrezko joeraren legea sortzen zuen, eta lege horrek, ekoizpen handiak egitera behartu eta sistemaren beraren iraupena ere arriskuan jartzen zuen. Orduan, sistema kapitalistaren barne kontraesan bat sortzen da: batetik makinetako inbertsio prozesuak kontsumo prezioak igotzea dakar, baita etekina gero eta baxuagoa izatea ere. Bestalde, proletarioen pobretze etengabeak proletario horiek ekoizten dituzten salgaiak erdietsi ezin izatea eragiten du. Horrela, jende langabetu asko egotean, merkatua gainbehera doa sistema kapitalistaren porrota eraginez.

Produkzio Harreman Feudala

Produkzio harreman feudala: Produkzio harremanak produkzio prozesuan parte hartzen dutenen arteko harremanak, hau da, produkzio baliabideen jabe eta jabe ez diren, hau da, langileen arteko harremanak. Eta garai feudalean, lurren jabe direnen eta beraientzat lan egiten dutenen artekoak.

Lana

Lana: Marxen aburuz, lana da alienazio mota garrantzitsuena, lana bizitzeko bitartekoak bere eskuekin ekoizteko ahalmen gisa ulertuta. Gizakia, lan egitean eta lanaren bidez bere ekoizpen jarduera garatzean, bere lanaren produktuetan proiektatzen da, produktu bakoitzean bere barruko zerbait uzten du, ekoizkina langilearen nortasuna produktuan bertan geratzen da integraturik.

Erreakzionarioak

Erreakzionarioak: Politika, ideologia eta abarretan berrikuntza aurrerakoien aurka dagoena.

Entradas relacionadas: