Marxismoaren Oinarrizko Kontzeptuak: Jabegoa, Lana eta Kapitala
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,38 KB
Jabegoa eta Jabetza Pribatua
Jabegoa ondasunen jabetza edo jabegoa izateko modua da. Marxentzat, zapalkuntza ahalbidetzen duen bidea edo joera da. Jabegoa publikoa zein pribatua izan daiteke. Jabetza pribatuan oinarritutako hiru produkzio-modu daude: esklabismoa, feudalismoa eta kapitalismoa. Jabegoa desagertzen denean, gizarte komunista eratuko da: klase sozialik eta jabetzarik gabeko gizartea. Beraz, gizarte-klaseen eragilea jabegoa da.
Ekoizteko Indarrak eta Produkzio-Harremanak
Ekoizteko indarra produkzio-moduen osagaietako bat da. Produkzio-moduetan bi elementu bereizten dira: ekoizteko indarrak eta ekoizteko harremanak. Produkzio-moduen barruan daude produkzio-indarrak eta produkzio-harremanak. Produkzio-indarrak honako hauek osatzen dituzte:
- Prestakuntza teknikoa.
- Lanerako baliabideak.
- Baliabide naturalak.
Produkzio-harremanak, bestalde, bizitzeko ondasunak ekoizteko orduan gizarte konkretu batean bertako partaideen artean sortzen diren harremanak dira. Ekoizteko indarren eta harremanen inguruan, ekoizteko indarrak garatu eta aldatu ahala, ekoizteko harremanak ere aldatu egin behar dira.
Lana eta Alienazioa
Bizi ahal izateko baliabideak lortzeko bidea da lana. Horretarako, gizakiak natura eraldatuz duen jarduera da. Lana berez ez da alienatzailea, baina produkzio-modu batzuetan alienatu bihurtzen da. Produkzio-modu horiek jabetza pribatuan oinarritzen dira eta historian zehar mota horretako hiru produkzio-modu sortu dira: esklabismoa, feudalismoa eta kapitalismoa. Gizakiak bere burua lanaren bidez egiten du. Lan alienatua desagertzeko, jabetza pribatua desagertu behar da.
Kapitala eta Gizarte Kapitalista
Ondasun edo diru-metaketa da kapitala. Kapitalismoan, kapitala burgesiaren esku dago. Truke-sinbolo orokorra da eta kapitala metatzeak gizarte kapitalistaren sorrera dakar. Gizarte kapitalistaren oinarriak klase-gizartea eta jabetza pribatua dira. Gizarte kapitalistan bi talde nagusi bereizten dira:
- Burgesia: Klase zapaltzailea da, produkzio-bitartekoen jabe delako eta proletarioen lanaren lepotik bizi delako.
- Proletargoa: Langile klasea.
Burgesia gizarte feudalaren hondarretik sortu da eta gizarte komunistan desagertuko da.