Mary Douglas eta Michel Foucault: Boterea, Diziplina eta Gizarte Kontrola

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,14 KB

Antropologia: Mary Douglas eta Michel Foucault

Mary Douglas: Erakundeen Eragina eta Kolonizazioa

Mary Douglas (estruktural-funtzionalista) erakundeen jarduera eta eragina aztertzen ditu taldean eta gizabanakoarengan, sailkatuz, kolonizatuz eta nortasunak sortuz. Douglasek kolonizazio-prozesuak ikertzen ditu eta zenbait irizpide sortu ditu. Mugetatik at doazenak baztertuak, zigortuak edo irentsiak izaten dira.

Hiru kolonizazio-prozesu bereizten ditu:

  • Memoria Kolektiboaren Erabilera

    Erakundeek memoria publikoa antolatzen dute (kaleak, plazak, monumentuak...). Memoria kontrolatzen dute, pentsamendua kontrolatzeko. Jimeno Jurio: "Memoriarik gabeko herria kolonizatzeko egokia da."

  • Garbitasunaren eta Zikinkeriaren Alde Sinbolikoa

    Zikinkeria = Nahasmena. Nahasmena = Arriskua. Arriskua = Ezegonkortasuna.

    Garbitasunak, giza kontrol gisa, muga sinbolikoak ezartzen ditu. Espazio ordenatua arauez beterik dago (debekuak, bazterketak), mugatua da. Desordenak edo ordena ezak mugak hausten ditu.

    Zygmunt Bauman: "Espazio ordenatuan ezin daiteke edozein gauza gertatu; desordenak, anarkiak, mugagabeko aukerak eskaintzen ditu."

  • Gorputzaren Azterketa

    Kulturaren presioak gorputz-ereduak (edertasuna, liraintasuna, etab.) jendearen eskaerara egokitzen ditu.

Michel Foucault (1926-1984): Boterea eta Jakintza

Michel Foucault-ek hainbat alderdi aztertzen ditu:

  • Botere-mekanismoak.
  • Jakintza, boterea eta egia.
  • Espetxeak eta delinkuentzia.
  • Sexualitateari buruzko ikerketak.

Botere-Mekanismoak

  1. Panoptikoaren Ideia

    Zelatatuak izatearen normalizazioa, gorputz diziplinatuak sortuz eta eguneroko bizimoduari eraginez. Espetxeetatik gizarteko edozein tokietara hedatzen da (eskola, kalea, errepidea, banketxea...). Panoptikoa, berez, XVIII. mende amaieran zabaldutako kartzela mota bat da. Egitura horien helburua presoek denbora guztian zelatariak ikusten dituzten sentsazioa barneratzea da.

  2. Diziplina

    Zelatatzaileak diziplina helburua du: hiritar zintzoak trebatzea, gorputz menderatuak eraikitzea, arauak sortuz. Boterea deszentralizatu egiten da (familia, eskola, kirola...). "Botere mikrofisika" deritzo. Homogenizazioa bilatzen da.

    Diziplinak gorputzaren indarrean bi gauza egiten ditu:

    • Gehitu termino ekonomikoetan.
    • Gutxitu termino politikoetan, obedientzia bultzatuz.

    Diziplina eta ordenari dagokionez: garbitasuna, txukuntasuna, helbide bat, nortasun-agiria, nagusi bat... etengabe zelatatua. Presondegi sinbolikoa. Gure burua zelatatzea: Facebook.

  3. Zigorrak

    Diziplinak eta ordenak funtzionatzen ez badute, zigorrak, hezteko, zuzentzeko, arauak barneratzeko eta autokontrolerako teknikak erabili beharko dira. Lehen, heriotza ikuskizun moduan. Zigor publikoetatik kontrol sistemara igaro da. Terapia zigorraren ordez.

  4. Diskurtsoak

    Ez dago egia absolutorik, ez zientzian, ezta zientziaren historian ere. Ezagutzaren eta agintearen arteko harremanean, ezagutzak boterea izango du. Erakundeek diskurtsoak antolatzen dituzte eta portaera bideratzen dute.

    Pentsaeraren deskonstrukzioan: "Pentsaera gabea, pentsatu behar da." Haien ustez, alteritatea bestearen bazterketarekin eratu zen.

    Diskurtso motak: epaiketa-solasa, deliberazio-solasa, solas edipotikoa.

  5. Boterea, Legea eta Legaltasuna

    Delinkuentziaren eta legez kanpokoaren kudeaketa, kontrol-sistemak ezartzeko, segurtasunaren izenean. Ilegaltasuna eraikia da, justiziaren injustizia.

    Foucault-ek jasotzen dituen beste botere-mekanismo batzuk: beldurraren erabilera, zorra, langabezia...

Foucault-en Proposamenak

  • Autoritatea bai, menpekotasunik ez.
  • Helburua gizakiaren askatasuna.
  • Jakintza eta askatasuna.
  • Berdintasunaren eta elkartasunaren zentzua.
  • Politika egitea botereari beldurra galtzea dela, ezagutzaren bitartez.
  • Erresistentziarako gaitasuna.
  • Pentsamenduaren deskonstrukzioa.
  • Immigrazioa eta desberdintasunak.

Entradas relacionadas: