Masa galera eta lotura energia

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,65 KB

MASA GALERA:Fusio erreakzioan askatzen den energia rreakzioan gertatzen den masa galeraren ondorioa da. Galtzen den masa hori energia bihurtzen da Einstein-en ekuazioaren arabera.2
Deuterioaren eta tritioaren hidrogenoen isotopoen fusioa, adb, sortzen den helio-4 atomo bakoitzeko masa-galera 0,0189 u-koa da; masa-galera horri 17,6MeV-eko energia askapena dagokio.
LOTURA ENERGIA:Masa galera kontzeptuarekin erlazionatuta lotura- energia aipatuko dugu. Nukleo baten lotura - energia bere nukleoi isolatuak nukleoa eratzeko biltzean askaturiko energia da. Energia hori, nukleoa apurtu eta bere nukleoiak isolatzeko eman behar zaion energiakantitate berbera da.Nukleoa nukleoi isolatuen multzoa baino egonkorragoa da, izan ere, nukleoaren eraketan energia askatzen baita. Lotura-energia zenbat eta handiagoa izan orduan eta egonkorragoa da nukleoa.
Mekanika erlatibistaren arabera,AE energia aldakuntza erlazionaturik dago Am masa- aldakuntzarekin. Honela, nukleoiek beren masaren parte bat galtzen dute nukleoa eratzean.Z protoiz eta (A-Z) neutroiz eratutako nukleoaren masa (masa nuklearra) beti da protoi eta neutroi askeen masen batura baino txikiagoa. Bien arteko diferentzia (Dm),masa - galeraderitzona, era honetan adieraz daiteke:

Entradas relacionadas: