Matematika eta Estatistika: Balioa, Historia eta Oinarriak

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,06 KB

Matematikaren Balioa eta Irakaskuntza

Matematikaren hiru balio nagusiak

  1. Balio Praktikotasunagatik: Bizitza arrunteko egoerak ebazteko.
  2. Balio Instrumentalagatik: Beste zientzietarako oinarri gisa.
  3. Balio Formalagatik: Logika eta arrazoibideak garatzeko.

Matematika Irakasteko Kontuan Hartu Beharrekoak

  • Kurrikuluma: Ikasteko kontzeptuak ondo taxututa (antolatuta) egon behar dira, bai denboraren bai ordenaren aldetik.
  • Ikasketa-prozesua: Ikasleek ulertuz ikasi behar dituzte matematikak.
  • Ebaluazioa: Ebaluazioak lagundu egin behar dio ikasketa-prozesuari, matematikak hobeto ulertzeko eta ezagutzeko.
  • Teknologia: Teknologia izugarri lagungarria izan daiteke matematikak ikasteko.

Matematikaren Historia Laburra

Babilonia (K.a. 3000 - K.a. 300)

Babilonia Mesopotamian kokatuta dago, Eufrates eta Tigris erreken artean (gaur egun Irak). Gobernuaren aldaketak izan arren, matematikaren garapena jarraia eta iraunkorra izan zen.

  • Dokumentu garrantzitsuenak: Buztingorriko tauletak (~K.a. 3000).
  • Idazmoldea: Kuneiformea.
  • Taula ezaguna: Plimpton 322 taula.

Egipto (Narmer erregea)

Moscu Papiroa

  • Papiro matematikoa, 25 problemekin.
  • Data: ~K.a. 1890.
  • Tamaina: 5 m x 8 cm.
  • Idazmoldea: Hieratikoa.
  • Autorea: Ezezaguna.

Rhind Papiroa

  • Papiro matematikoa, 87 problemekin.
  • Data: ~K.a. 1650.
  • Tamaina: 6 m x 33 cm.
  • Idazmoldea: Hieratikoa.
  • Autorea: Ach-mosè.

Grezia eta Roma (K.a. 3000 - K.a. 500)

Hamartarren Berezitasunak

  • Zifra bakoitzak bi balio desberdin ditu: itxuragatik eta kokapenagatik.
  • Edozein ordenako unitaterik ez dagoela adierazteko “0” erabiltzen da.

Estatistika eta Aldagaiak

Estatistikaren Definizioa

Estatistika informazioaren trataera metodologikoan oinarritzen da. Zenbakizko datu-multzoak bildu, sailkatu, irudikatu, laburtu eta aztertu egiten dituen metodo eta prozeduren multzoa da. Datuetatik informazio baliagarria eskuratzeko teknikak garatzen ditu.

Aldagai Kualitatiboak

Aldagai kualitatiboak ez dira zenbaki moduan agertzen, baizik eta kategoria edo atributu moduan.

Aldagai Kuantitatiboak

Aldagai kuantitatiboak zenbakien bidez adieraz daitezke:

Kuantitatibo Diskretuak
Hartzen dituzten balioak osoak eta mugatuak direnean (adibidez, 1, 2, 3, baina ez 2.5). Adibidez: etxeko telebista kopurua, biztanle kopurua.
Kuantitatibo Jarraiak
Hartzen dituzten balioak ez-osoak edo tarte baten barruan daudenean. Adibidez: pisua, altuera, abiadura.

Entradas relacionadas: