Matematika eta Fisikako Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB

Oinarrizko Kontzeptu Matematiko eta Fisikoak

Moneta
Objektu baten balio ekonomikoa adierazteko eta merkatu-elkartrukean balio hori ordaintzeko erabiltzen den tresna.
Magnitudea
Neur daitekeen propietate fisikoa da.
Neurtzea
Magnitude bat dagokion patroi-unitatearekin konparatzea, bigarrena lehenengoan zenbat aldiz errepikatzen den ikusteko.
Pisua
Objektu batek eragiten duen indar grabitatorioa da.
Masa
Objektu edo substantzia batek duen materia-kantitatea.
Edukiera
Objektu batek, bere dimentsioen mugan, barruan substantzia bat biltzeko duen gaitasuna.
Bolumena
Espazioaren hiru dimentsioetan gorputz batek duen hedadura.
Luzera
Objektu batek dimentsio batean hartzen duen espazioa edo tartea da.
Distantzia
Bi objektu edo bi puntu bata bestetik zer gertu edo urrun dauden jakinarazten duen zenbakizko adierazpena da.
Denbora
Gertaeren sekuentzia ordenatzea ahalbidetzen duen magnitude fisikoa, lehenaldia, orainaldia eta etorkizuna ezarriz.
Magnitude baten kontserbazioa
Substantzia/objektu baten magnitudeak ez dira aldatzen substantzia/objektu hori formaz edo posizioz aldatu arren.

Zenbakiei eta Eragiketa Matematikoei Buruzko Kontzeptuak

Zifra
Zenbakiak adierazteko erabiltzen diren ikurrak; kulturaren edo sistemaren arabera alda daitezke.
Zenbakia
Kopurua adierazten duen elementu abstraktua.
Zenbakien zuzena
Kopuruaren eta banakoaren arteko erlazioaren adierazpena; kontatzeko edo neurtzeko erabiltzen den sinboloa.
Iragankortasun-printzipioa
Hiru elementu konparatu behar direnean, binaka konparatuz gero, hirurak ordenatu daitezke, bi konparaketak erlazionatuz.
Kalkulua
Prozedura jakin baten bidez, kopuru (datu) zehatz batzuk erlazionatuz, kopuru (datu) ezezagun bat eskuratzea.
Biderketa
Bi zenbakiren arteko eragiketa aritmetikoa, "X" ikurrez adierazi ohi dena.
Zatiketa
Zatikizun izeneko zenbaki bat lortzeko zatitzaile izeneko beste zenbaki bat bere buruaz zenbat aldiz biderkatu behar den kalkulatzean datzan eragiketa aritmetikoa.
Izendatzailea
Zatikietan, marraren azpian idazten den zenbakia.
Zenbaki lehena
1ez edo bere buruaz bakarrik zatigarriak diren zenbakiak dira, eta zenbaki arrunten multzoaren azpimultzo bat osatzen dute.

Entradas relacionadas: