Material Berriak eta Aurreratuak: Ezaugarriak eta Aukeraketa
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB
Material Berriak
"Berri" kontzeptua kasu bakoitzaren araberakoa da. Lau kategoria nagusi daude:
- Industrializazio fase berriko materialak
- Industrializazio aurreko faseko materialak
- Garatzeko fasean daudenak
- Ikertzeko fasean daudenak
Polimero Berriak
Gogortasuna eta zailtasunaren artean bat hobetzeak bestearen kaltea ekarri ohi du. Soluzio bat polimero aurreratuak dira: propietate fisikoen konbinazio bikaina (iraunkortasun mekanikoa, elastikotasun modulua, kolpe gogorrekiko iraunkortasuna), tenperatura altuetan propietateak ez galtzea, erresistibitate elektriko handia eta iraunkortasuna korrosioarekiko.
Polimero batzuk aluminioaren eta egiturazko beste zenbait materialen ordezko bihurtzen ari dira, esfortzu mekaniko handietarako eta tenperatura altuetarako aplikazioetan.
Polimeroak molekula erraldoiez osaturik daude, milioika atomoz. Molekula hauek unitate txikiagoekin (monomeroak) egiten dira, eta hauek askotan errepikatzen dira katezko egituran. Propietateak monomeroak aukeratu eta muntatzeko eraren araberakoak dira.
Aurrerapenen lerroetako bat eskeleto zurruneko polimeroek eskaintzen dute, kateen ezaugarriak aldatuz. Horrela, solidotutako polimeroek fase kristalinoa erakusten dute, zailtasun eta iraunkortasun mekaniko oso handiak sortuz.
Material Zeramikoak
Zeramikoak metalak edo polimeroak ez diren material solidoak dira. Ezaugarri nagusia gogortasuna da (tenperatura handiak jasan ditzakete) eta dilatazio termiko txikia dute. Arinak dira, eta ondo jasaten dituzte higadura eta eraso kimikoak. Konduktibitate termiko eta eroankortasun elektriko txikia dute.
Mikroegituran akats oso txikien ondorioz apurkorrak dira. Horregatik, ikerketak akatsak minimizatzera eta prestatzeko era sinpleagoak bilatzera bideratzen dira. Oinarrizko hauts berriak bilatzen dira eta sinterizazio prozesuak hobetzen ari dira, hauts berri horiek ez baitute sinterizatzeko joera.
Material Supereroaleak eta Optoelektrikoak
Iman supereroaleetan oinarrituz, gaur egun erabilera handia duten tresnak egiten dira, lurreko eremu magnetikoa erabiliz. Horiek egiteko eztainuzko nioburoa eta niobio-titaniozko aleazioak erabiltzen dira.
Optoelektronika: Optika, elektronika eta materialen zientzia bateratzen dituen arloa da. Fotoiak erabiltzen dira seinaleak eramateko, eta horretarako erabiltzen den materiala litiozko niobatoa da.
Material Baten Aukeraketa eta Ezagutza
Material bat aukeratzeko eta ezagutzeko prozesuan, bi maila bereiz daitezke:
- Lehen mailan, materiala metala, egurra, plastikoa, etab. den zehaztu behar da.
- Bigarrenik, talde handi bakoitzaren barruan zer izendapen duen jakitea (pisua, gogortasuna, zailtasuna, etab. aztertuz).
Aplikazio zehatz batera zuzendua dagoen materialaren aukeraketan, kontuan hartu beharrekoak:
- Nolako erresistentzia mekanikoaren menpe egon den
- Estetika
- Eraso diezaieketen kanpo eragileak
- Prezioa eta kostua
- Arintasuna eta sendotasuna