Material Sanitarioaren Kudeaketa eta Sailkapena

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

Material Sanitarioaren Sailkapen Sistemak

ABC Sailkapena

  • A taldea: Prezio altua eta biltegiratzeko baldintza zorrotzak behar dituzten artikuluak.
  • C taldea: Diru gutxi baina asko erabiltzen diren artikuluak. Ez dute kontrol zorrotzik behar.
  • B taldea: A eta C taldeen tartekoa. Erdi-mailako kontrola behar dute.

Erabilera eta Iraupenaren Araberako Sailkapena

  • Material suntsikorra: Erabiltzean kontsumitu egiten da epe motz batean. Erabili eta botatzeko materiala edo material berrerabilgarria izan daiteke.
  • Material inbentariagarria: Erabiltzean kontsumitzen ez dena, garestiagoak dira (adibidez, RX aparatuak, altzariak...).

Biltegiratzeko Baldintzen Araberako Sailkapena

  • Eskakizun berezirik gabeko materiala.
  • Material esterila.
  • Material labila: Produktu galkorrak, produktu termolabilak, produktu fotosentsikorrak eta produktu higroskopikoak.
  • Material arriskutsuak.
  • Material iraungia eta akasduna.

Picking

Egokitzapen edo bilgarri berezia behar duten eskariak prestatzeko erabiltzen den biltegiko gunea.

Biltegiratze Sistemak eta Kontzeptu Garrantzitsuak

Erakunde handi edo ertain/handietan sistema mistoa erabiltzen da batik bat, hau da, biltegi nagusi bat eta biltegi txikiagoak erabiltzen dira gehien kontsumitzen diren produktuetarako.

Kontzeptu Garrantzitsuak

  • Stock normala: Aktiboa ere deitzen zaio.
  • Stockaren edo inbentarioaren haustura: Artikulurik gabe geratzeari esaten zaio.
  • Sistema irekia: Biltegitik kanpoko pertsonek eskura dezakete materiala.
  • Produktu higroskopikoak: Inguruko ura xurgatzen dutenak dira.
  • Material arriskutsuak: Arrisku bereziren bat dakartenak dira (toxikoak, erreaktiboak, etab.).
  • Erosketa zentralizatua: Administrazio-unitate zentral bat arduratzen da produktu eta ekipamendu jakin batzuen kudeaketaz. Erosketa zentralizatuaren bidez, erosketak merkeagoak dira.
  • Inbentario iraunkorra: Egunean zehar mugitu diren artikuluen izakinak egunero inbentariatzen dira.
  • Urteko inbentarioa: Biltegiko mugimenduak blokeatu egin behar dira inbentarioa egiten den bitartean.
  • ABC sailkapena: A taldean sartzen dira prezio altua eta biltegiratzeko baldintza zorrotzak behar dituzten artikuluak.

Entradas relacionadas: