Materialen Ebaketa Mekaniko Prozesuak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB

Materialen fabrikazio prozesuetan, hasierako masa bukaerako masa baino handiagoa denean, materiala kentzeko ebaketa mekanikoak erabiltzen dira. Prozesu hauek materialak bi zatitan edo gehiagotan banatzeko helburua dute, forma eta neurri zehatzak lortzeko. Jarraian, ebaketa mekaniko mota nagusiak deskribatzen dira:

Zizailaketa

Zizailaketa kontrako bi indar aplikatuz lortzen den mozketa da, bi planoen artean eraginez. Honen helburua materialak bi zatitan banatzea da. Ebaketa prozedura mekaniko honen bidez ebaketa zuzenak egiten dira, oso azkarrak eta merkeak. Adibidez, guraizeak erabiltzen dira. Txapa mehe eta ertainak ebaketa zuzena egiteko egokia da.

Puntzonaketa

Puntzonaketa metalezko xafla meheak eta ertainak ebakitzeko prozesua da. Puntzonaketa prozesua egiteko erabiltzen den makina nahiko sinplea da; diametro txikiko puntzoi bat eta matrize egoki bat baino ez ditu. Puntzoiak behar adina aldiz zulatzen du metalezko xafla, eta pentsatutako ibilbidea eginez nahi den forma lortzen du. Hainbat forma lor daitezke. Prozedura honek ez ditu piezak amaitzen, materiala prestatu besterik ez du egiten, ondorengo faseetara pasatzeko. Prozesu hau oinarrizkoa da.

Matrizegintza

Matrizegintza puntzonaketaren oso antzekoa da, baina forma konplexuagoak lortzen ditu. Puntzoi ugari eta formadun matrizeak konbinatzen dira zehaztasun handiko piezak mozteko. Moztu nahi den pieza prentsa batean sartzen da, non goiko eta beheko zatiak elkartzean pieza mozten den. Txapen fabrikazioan ohikoa da.

Ur Zorrotada

Ur zorrotada abiadura handiko ur zorrotada oso mehe bat moztu nahi den materialaren kontra jaurtitzean datza. Ur zorrotada honek materialarengan eragindako indarrek materiala moztea eragiten dute. Adibidez, izoztutako janaria edo paperaren deribatuak mozteko erabiltzen da.

Zerratzea

Zerratzea hortz zorrotzen bidez ebaketa prozesua betetzen duen tresna da zerra, material bat bi zatitan banatzeko. Bi sistema bidez zerratu daiteke materiala:

  • Disko-zerra erabiliz: disko baten kanpoaldean hortzak ipiniz eta biraraziz. Ebaketa soiletarako erabiltzen da.
  • Zinta-zerra erabiliz: zinta batean begizta itxiaren itxuran ipintzen dira hortzak. Lan arinagoak egiteko egokia da.

Disko Urratzailea

Disko urratzailea zerrako diskoen antzekoak dira, baina hortzen tamaina txikiagoa dute eta pikor gogorren aglomeratuekin osatuta daude. Sortutako txirbilak oso txikiak dira eta, beraz, diskoen lana motela da. Diskoaren pikor gogorrei esker metal oso gogorrak eta hainbat harri mota ebaki daitezke. Hortzak txikiak izan behar dira, ez apurtzeko, eta normalean mineral gogorrak dituzte pikor gisa.

Entradas relacionadas: