Materialen Hutsegite Mekanismoak eta Magnesio Aleazioak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB

Haustura Mekanikoa

Haustura Harikorra

  • Deformazio plastiko handia, energia handia xurgatzen dute hautsi aurretik, luzapen handia.
  • Harikortasun ertaina: luzapen ertaina.

Haustura Harikorraren Faseak:

  • Hasierako estugunea.
  • Hutsune txikien sorrera.
  • Pitzadura sortzeko hutsune-koaleszentzia.
  • Pitzadura hedatzea.
  • Ebakidura-haustura (45º-ra).

Haustura Hauskorra

  • Luzapen txikia.
  • Deformazio plastiko txikia edo deformazio eza.
  • Suntsigarria eta bat-batekoa.

Haustura Motak:

  • Haustura intergranularra (ale artekoa).
  • Haustura transgranularra (ale barrutik).

Nekea

Nekea tentsio dinamiko eta fluktuatzaileengatik gertatzen den hutsegitea da. Karga estatikoen trakzioarekiko edo isurpenarekiko erresistentzia baino askoz tentsio-maila baxuagoetan gerta daiteke. Metalen hutsegiteen %90 nekeari dagozkiola kontsideratzen da.

Tentsio Motak:

  • Konpresioa
  • Makurdura
  • Bihurdura

Parametro Nagusiak:

  • Batez besteko tentsioa (σm): (σmax + σmin) / 2
  • Tentsio-anplitudea (σa): (σmax - σmin) / 2
  • Tentsio ratioa (R): σmin / σmax

Neke-muga:

S (tentsio-anplitudea) - N (haustura zikloak) kurba horizontala N-ren balio altuetan (burdin eta Ti aleazioak). Sfat: ez dago neke-hutsegiterik.

Pitzadurak Sortu eta Hedatzea:

Hiru urrats ditu:

  1. Pitzadura sortzea.
  2. Pitzadura hedatzea: tentsio ziklo bakoitzean.
  3. Azken hutsegitea: oso bizkor gertatzen da pitzadurak tamaina kritikoa hartzean.

Nekera Arteko Bizitza Hobetuz:

  1. Batez besteko tentsioa gutxitu.
  2. Gainazal-akabera hobetu (adibidez, leunketa).
  3. Gainazal-tratamenduak:
    • Granailaketa (gainazala konpresiopean jarri).
    • Zementazioa (C% handitzen da, gainazala gogortuz).
  4. Diseinu-faktoreak: Hozka edo etendura geometrikoak saihestu.
  5. Ingurunearen eragina: neke termikoa eta korrosio-nekea.

Isurpena

Isurpen Faseak:

  • Primarioa: Maldak (isurpen-abiadurak) behera egiten du denborarekin.
  • Sekundarioa: Egoera geldikorrekoa, malda konstantea (Δε/Δt).
  • Tertziarioa: Isurpen-abiadura bizkortu.

Tenperaturaren Eragina:

Tenperatura altuetan gertatzen da, T > 0.4 Tm (Kelvin-etan).

Isurpen-hutsegitea:

Ale-mugetan gertatzen da hutsegitea.

Magnesio Aleazioak

Noiz aukeratuko zenuke magnesio aleazio bat?

Propietate mekaniko/dentsitate erlazio on bat duen material bat aukeratu nahi denean. Hau da, propietate mekaniko onak dituen eta arina den material bat behar denean.

Zeintzuk dira magnesio aleazioen desabantaila nagusiak?

Hiru desabantaila nagusi aipatuko ditugu:

  • Beste hainbat aleaziorekin konparatuta, hainbat aplikaziotan ezin du konpetitu, erresistentzia mekaniko eskasagoa baitute beste hainbat materialek baino.
  • Isurpenarekiko erresistentzia kaskarra dute tenperatura altuetan (>250 ºC).
  • Korrosioarekiko ere erresistentzia kaskarra dute. Hau manganesoa gehituz hobetu daiteke, Fe-rekin konposatu intermetalikoak sortzen direlako honen ezpurutasun gisako kantitatea txikiagotuz.

Entradas relacionadas: