Materialen Mekanika Ezaugarriak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB

Ezaugarri mekanikoak: indarra egitearen materialak zein portaera duen jakiteko erabiltzen da.

Tentsioa: materialak deformatzeko duen barne-erresistentzia da.

Deformazioa: material batek tentsioa eragitean edo aplikatzean jasaten duen forma-aldaketa da.

Elastikotasuna: materialek hasierako forma berreskuratzeko duten ahalmena

Elastikotasun muga: deformazioa eragin duen indarrak eragiteari uztean, bere hasierako forma eta dimentsiotara itzuli ahal izateko material batek jasan dezakeen indar-karga handiena

Trakzio- erresistentzia: materialak bera luzarazten duten indarrak jasateko duen ahalmena

Konpresio- erresistentzia: materialak bera laburrarazten duten indarrak jasateko duen ahalmena

Makurdura erresistentzia: materialak bera kurbatzen edo makurtzen duten indarrak jasateko duen ahalmena da

Bihurdura erresistentzia: materialak bihurdura jasateko duen erresistentzia da

Ebakidura erresistentzia: materialaren alde batek bestearekiko lerratzeko agertzen duen erresistentzia

Neke erresistentzia: materialak aldizkako edo txandakako indarrak jasateko duen ahalmena

talka erresistentzia: materialak kargek edo indarrek eragindako talkak edo kolpeak jasateko duen ahalmena da.

harikortasuna: materialak pitzadurarik eta hausturarik sortu gabe deformatzeko duen ahalmena

gogortasuna: materialak beste batek marraka dezan edo bere barnean sar dadin aurka jartzen duen erresistentzia da

hauskortasuna: materialak karga txikien eraginez hausteko duen erraztasuna da

zailtasuna: materialak dituen erresistentziaren eta harikortasunaren arteko konbinazioa da

xaflakortasuna: materialak konpresio bidez pitzadurarik edo hausturarik gabe deformatua izateko duen ahalmena

jariapena: materialak bere baitan huts egiteraino apurka apurka deformazio geldiaren gehikuntza jasateko duen ahalmena

ezaugarri kriogenoak: materialak oso tenperatura txikietan tentsiopean jartzean duen portaera adierazten duena

zabalkuntza koefizientea: materialak bere tenperatura 1·c aldatzen denean bere luzera unitateak jasaten duen aldaketa

Tratamendu termikoak: helburua, beren egituran aldaketak eraginez, metalen eta aleazioen ezaugarriak edo propietateak hobetzea edo aldatzea

tenplea: piezen gogortasuna handitzea eta horrek erresistentzia handitzen du baina baita hauskortasuna ere

iraoketa: materialean sortzen dituen barne tentsioak nahiz bere hauskortasuna murriztea tentsioak kentze horrekin gogortasun apur bat galdu

Entradas relacionadas: