Materialen Mekanizazio Prozesuak eta Makinen Deskribapena
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,06 KB
Mekanizazio Prozesuak
Oxiebaketa
- Printzipioa: Materialaren zati baten errekuntza lortzen da, oxigeno zorrotada handien bidez.
- Baliabideak: Oxigenorako bide gehigarria duen soldagailua erabiltzen da.
- Aplikazioak: Lodiera ertaineko eta handiko ebaketetan, karbono kantitate txikiko altzairuen ebaketa zuzenetan, metalezko eraikuntzen aplikazio guztietarako, etab.
Plasmaren bidezko ebaketa
- Printzipioa: Gas molekularra ionizatu egiten da, gasa osatzen denean energia bero bihurtuta askatzen da eta urtzearen bidezko ebaketak egiteko erabil daiteke.
Laserraren bidezko ebaketa
- Printzipioa: Laserraren bidez mozketak egiten dira.
- Aplikazioak: Metalezko txapa mehean, material plastikoetan, metakrilatoan, etab.
Txirbilaren eraketa
- Alfa angelua: Eraginpeko aldeak gainazal berriarekin eraturiko angelua.
- Gamma angelua: Askatze aldeak gainazal berrira doan perpendikularrarekin sorturiko angelua.
Tornuaketa
- Printzipioa: Piezaren biraketa mugimendua erremintaren lekualdatze linealarekin konbinatzen da eta zilindro bat edo kono-enbor bat sortzen da.
Fresaketa
- Printzipioa: Kanpoaldean hortz zorrotzak dituen fresa izeneko erreminta zilindriko baten biraketa mugimendua eta piezak gainazal lauak sortzeko egiten duen lekualdatze lineala konbinatzen ditu.
Zulaketa
- Printzipioa: Biraketa mugimenduaren eta erreminta berezi batek egindako aurreratze mugimenduaren arteko konbinazioak zulo zilindrikoak egiteko aukera ematen du.
Artezketa
- Printzipioa: Txirbila harrotzeko prozedura harri urratzaile izeneko erreminta bereziekin egiten da.
Elektrohigadura
- Printzipioa: Uztai elektrikoaren bi elektrodoren artean deskargak egitean, bi elektrodoak higatzen dira. Forma oso konplexuak egiteko aukera ematen du.
Tornu eta Zulagailuen Zatiak
Tornuaren zatiak (ezkerretik eskuinera)
Eragintza motorra, burua, abiaduren palanka, ardatza, txasisa eta bankada, orga, erreminta etxea, orgaren maniobra palankak, txirbil ontzia, kontrapuntua, trakzio organoak.
Zulagailuaren zatiak (goitik behera)
Erreminta: barauts helikoidala, aurreratze mugimendua, barautsaren ardatza, ebaketa mugimendua, ebaketa arteka, mugimendu helikoidala, mekanizatu beharreko pieza.
Tornu, Fresagailu eta Fresaketari buruzko Informazio Gehigarria
Tornu motak
Airekoak, bertikalak, bereziak, C.N.C. (Zenbakizko Kontrol Ordenagailudunak), automatikoak, paraleloak.
Tornuko eragiketa garrantzitsuenak
Aurpegiratzea, zilindratzea, zulatzea, eskariatzeko, mandrinatzea.
Fresaketa motak
Frontala, zilindrikoa.
Fresagailuaren zatiak
Basea, gorputza, mahaia, kontsola, erremintaren ardatza, zubia.