Materialen Propietateak, Motak eta Tratamenduak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,13 KB

Materialen Propietate Fisiko eta Mekanikoak

  • Kohesioa: Molekulek bereizteko duten erresistentzia.
  • Gogortasuna: Gorputz batek beste bat marra ez dezan duen erresistentzia.
  • Elastikotasuna: Deformazio-kausa desagertzean hasierako forma berreskuratzeko ahalmena.
  • Plastikotasuna: Hausturara iritsi gabe deformazio iraunkorrak izateko ahalmena.
  • Harikortasuna: Trakzio-esfortzuen pean plastikoki deformatzeko ahalmena.
  • Xaflakortasuna: Konpresio-esfortzuen pean energia xurgatzeko ahalmena.
  • Zailtasuna: Bat-bateko kanpo-esfortzuen pean energia xurgatzeko ahalmena.
  • Hauskortasuna: Talkekiko erresistentzia txikia.
  • Nekea: Magnitude aldakorreko esfortzu errepikakorren pean hausturarekiko erresistentzia.
  • Erresilientzia: Haustura-esfortzuen pean zona elastikoan energia xurgatzeko ahalmena.

Material Zeramikoak

Gaur egun, material zeramiko berriak sortu dira, puruak eta oxido metalikoekin nahiz karbono konposatuekin nahastutakoak, eraikuntzarako eta beste esparru batzuetarako. Lotura hibrido ioniko-kobalentez osatuta daude, eta horrek egonkortasun handia ematen die. Material horiek gogortasun, zurruntasun eta urtze-puntu altua dute. Egitura erretikularrak metalarenak baino elektroi aske gutxiago dituenez, azken honek baino elastikotasun eta zailtasun gutxiago du.

Mikroegitura Zeramikoak

  • Zeramiko kristalinoak: Silize urtutik abiatuta, atomoak kristal erregularretan ordenatzen dira. Erresistentzia mekaniko handia eta tenperatura altuak jasateko gaitasuna dute.
  • Zeramiko ez-kristalinoak: Silize urtutik abiatuta, hozte azkarraren bidez kristalizazio-prozesua galarazten da, solido amorfo bat sortuz. Erresistentzia mekaniko eta termiko txikiagoak dituzte.
  • Bitrozeramikoak: Aluminio, litio eta magnesio silikatoetatik abiatuta, hozte azkarraren bidez lortzen dira. Kimikoki beira arrunten antzekoak badira ere, material bitrozeramikoetako molekulen konplexutasun handiagoak mikrokristalak eratzen ditu. Erresistentzia mekaniko handiagoa eta dilatazio termiko oso txikia dute.

Material Zeramikoen Propietateak

  • Gogorrak eta erresistentzia mekaniko handia dute.
  • Tenperatura altuak jasateko gai dira.
  • Korrosioarekiko erresistenteak dira.
  • Kalitate elektriko zabala dute.

Aleazioak

Metal batek beste elementu batzuekin (metalikoak edo ez-metalikoak) duen nahaste homogeneo edo disoluzio solido bat da, metal baten itxura eta propietateak dituena. Metal oinarria eta aleatzaileak batera urtzen dira. Beti urtze-puntu altuena duenetik hasi behar da. Nahastea homogeneoa bihurtzen denean, hozten uzten da solido bihurtu arte.

Aleazioen Osagaiak

  • Konposatu kimikoak
  • Disoluzio solidoak:
    • Ordezkapen-disoluzio solidoak: Metal oinarriaren eta aleatzaileen atomoak oso antzekoak dira tamainan, konposizioan nahiz kristalizazio-moduan. Osagai bateko edo besteko atomoak izan daitezke kristal-sarearen korapiloak okupa ditzaketenak.
    • Zirrikitu-disoluzio solidoak: Aleatzaileen atomoak metal oinarriaren kristal-zirrikituetan kokatzeko behar bezain txikiak dira. Aleatzaileak diametro atomiko txikiagoko ez-metalak direnean sortzen dira.
  • Aleazio eutektikoak
  • Konposatu intermetalikoak

Altzairu-aleazio motak

  • Kromo-altzairuak
  • Kromo-nikel altzairuak
  • Altzairu erregogorrak
  • Ebaketa azkarreko altzairuak

Materialen Tratamenduak

Tratamendu Termikoak

  • Suberaketa: Materiala tenperatura jakin bateraino berotu, tenperatura horri eutsi eta, jarraian, pixkanaka hoztu. Hoztea bi modutan egin daiteke: muflazko labean edo ganbara irekiko labean.
    • Hiru suberaketa mota daude: homogeneizatzea, birsortzea eta egonkortzea.
  • Normalizazioa: Suberaketaren antzekoa da, baina hozte azkarragokoa. Pieza labetik atera eta kanpoan hozten da.
  • Tenplaketa: Altzairua tenperatura altu bateraino pixkanaka berotu eta, jarraian, azkar hozten da.
    • Hiru tenplaketa mota daude: martensitikoa, hauspeatzezkoa eta azalekoa.
  • Iraoketa: Tenplaketarena baino tenperatura txikiagoraino egiten da, hozte azkarra aplikatuz. Zailtasuna eta gogortasuna hobetzen ditu. Zenbat eta gehiago hurbildu tenplaketa-tenperaturara eta denbora gehiago egon tenperatura horretan, orduan eta bigunagoa eta zailtasun handiagoa izango du materialak. Iraoketa aurrez tenplatutako piezei bakarrik aplikatzen zaie.

Tratamendu Termokimikoak

  • Zementazioa
  • Nitrurazioa
  • Zianurazioa
  • Sulfinizazioa

Tratamendu Mekanikoak

  • Hotzeko tratamenduak
  • Beroko tratamenduak

Azaleko Tratamenduak

  • Metalizazioa
  • Kromatze gogorra

Entradas relacionadas: