Materialen Propietateak eta Sailkapena
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,56 KB
Materialen Propietateak: Definizioak
- Gogortasuna: Material batek beste material bati marratzeko duen ahalmena.
- Hauskortasuna: Material batek erraz hausteko duen ahalmena.
- Nekea: Material batek indar baten eraginez hautsi gabe jarraitzeko duen erresistentzia.
- Elastikotasuna: Material batek deformatu ondoren bere hasierako formara itzultzeko duen ahalmena.
- Plastikotasuna: Material batek deformatzeko duen ahalmena, baina inoiz ez du hasierako forma guztiz berreskuratuko.
- Harikortasuna: Material batek hari bihurtzeko duen ahalmena.
- Xaflakortasuna: Material batek xafla bihurtzeko duen gaitasuna.
- Zailtasuna: Zerbait lortzeko edo egiteko aurkitzen diren oztopoak edo zailtasun-maila.
- Erresilientzia: Materialaren gaitasuna, deformazio elastiko handia jasan ondoren, hasierako formara itzultzeko.
- Mekanizagarritasuna: Material bat mekanizazio-prozesuen bidez (tornua, fresa, etab.) lantzeko erraztasuna.
- Forjagarritasuna: Material baten gaitasuna, berotuz edo hotzean, forma aldatu eta mantentzeko, apurtu gabe edo kalte handirik izan gabe.
- Templegarritasuna: Material baten gaitasuna, tenplaketa-prozesuaren bidez (berotze eta hozte azkarra), bere gogortasuna eta erresistentzia hobetzeko, apurtu edo gehiegi deformatu gabe.
Galderak eta Erantzunak
1. Zenbat da karbono potentziala altzairu batean?
%0-%2
2. Zenbat da karbono potentziala burdinurtuetan?
%2,5-%4,5
3. Zertarako da garrantzitsua materialen ezaugarriak jakitea?
Lan egiteko garaian, material horiekin nola jokatu behar dugun jakiteko.
4. Zer da aleazio bat?
Bi elementu edo gehiagoren arteko nahasketa, propietate metalikoak dituena.
5. Zeintzuk dira karbonoak altzairuari ematen dizkion ezaugarri nagusiak?
- Gogortasuna
- Indarra
- Zurruntasuna
- Korrosioarekiko sentikortasuna
- Fabrikazio kostua
6. Zeintzuk dira kobre aleazio nagusienak?
Brontzea eta letoia.
7. Brontzea zein metalez osaturik dago?
Kobre (Cu) eta Eztainu (Sn).
8. Letoia zein metalez osaturik dago?
Kobre (Cu) eta Zink (Zn).
9. Zein da aleazio arin baten oinarrizko elementua eta zein da bere abantaila nagusia?
Aluminioa. Abantaila nagusia pisu espezifikoaren eta erresistentziaren arteko erlazio ona da.
10. Zein da aleazio ultrarin baten oinarrizko elementua?
Magnesioa, oso arina delako.
11. Zein da titanioaren ezaugarririk garrantzitsuena eta zein da bere desabantaila nagusia?
Ezaugarri garrantzitsuena erresistentzia eta pisu arina da. Desabantaila nagusia garestia dela da.
12. Zein elementu kimiko behar dira altzairu herdoilgaitz bat lortzeko?
Kromoa (Cr) eta Nikela (Ni). Altzairu herdoilgaitzak gutxienez %10,5 kromo izan behar du.
13. Sailkatu eta izendatu txapa mota bakoitza bere lodieraren arabera:
- Xafla lodiak: 3 mm-tik gora.
- Xafla finak: 1 mm-tik 3 mm-ra.
- Orria: 1 mm-tik behera.
14. Zein profil mota komertzializatzen dira?
- IPE
- IPN
- H profila
- UPN
15. Zein txapa mota komertzializatzen dira?
- Altzairuzkoak
- Altzairu herdoilgaitzak
- Aluminiozkoak
- Kobrezkoak
- Galbanizatuak