Materialen Saiakuntzak: Gogortasuna eta Trakzioa

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

1. Marradurarekiko Gogortasun Saiakuntzak

Gogortasuna material batek beste bat marratzeko duen gaitasuna da; beraz, material gogorrago batek beste material bat marratzen du.

Mohs-en Metodoa

Metodo honen arabera, materialak eskala bateko materialak marratzeko duten gaitasunaren arabera sailkatzen dira. Zenbat eta materiala gogorragoa izan, eskalako goragoko mailako materialak marratuko ditu. Eskala material bigunetik gogorretara egina da.

Martens-en Metodoa

Metodo honetan, aztertu nahi den materiala esklerometro izeneko tresna bat erabiliz marratzen da, eta marraren zabaleraren arabera neurtzen da gogortasuna: zenbat eta marra zabalagoa izan, materiala bigunagoa da.

2. Gogortasuna Neurtzeko Saiakuntzak Sarpen Estatikoaz

Metodo hauetan, gogortasuna neurtu nahi dugun materialaren aurka sargailu bat sakatzean materialean geratzen den aztarnaren arabera neurtzen da gogortasuna.

2.1. Brinell

Diametro ezaguneko altzairuzko bola oso gogor bat materialaren aurka P (kg) indar ezagun batez sakatzen dugu. Materialean geratuko den aztarna esferikoa izango da, bere azalera S (mm²) izanik.

2.2. Vickers

Forma ezaguneko diamantezko piramide lauangeluar oso gogor bat materialaren aurka P (kg) indar ezagun batez sakatzen dugu. Materialean geratuko den aztarna piramidala izango da, bere azalera S (mm²) izanik.

2.3. Rockwell

Metodo hau material gogorrekin erabiltzen da. Forma ezaguneko diamantezko sargailu koniko oso gogor bat materialaren aurka sakatzen dugu: lehenik 10 kg-ko indar batez, eta gero 150 kg-ko indar batekin.

3. Trakzioa Neurtzeko Saiakuntzak

Material baten trakzioarekiko erresistentzia neurtzeko probeta zilindrikoak erabiltzen dira, muturretan zabalagoak tiratzeko makinetan lotzeko. Probeten luzera eta sekzioak ezagunak izan behar dira.

Trakzio saiakuntzetan neurtzen dena materialaren elastikotasuna izaten da, hau da, material batek tentsio ezagun baten ondorioz zenbateko luzapena jasaten duen.

Neurtzen diren magnitudeak hauek dira:

  • Tentsio unitarioa: Materialak sekzio unitateko jasaten duen tentsioa.
  • Luzapen unitarioa: Materialak tentsioaren ondorioz jasaten duen luzapenaren eta hasierako luzeraren arteko zatiketa.
  • Hooke-ren Legea eta Young-en Modulua (Elastikotasun Modulua): “Gorputz batek duen luzapen unitarioa, berak jasaten duen trakzio indarrarekiko proportzionala da”. Formula: F = K · Δl

Entradas relacionadas: