Materialen Saiakuntzak: Gogortasuna, Trakzioa eta Gehiago
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 49,99 KB
Gogortasun Saiakuntzak
Brinell: Harrastoaren Azalera Neurtuz
Diametro jakineko altzairuzko bola gogor bat erabiltzen da sargailu gisa.
Vickers: Diamante Piramidearen Sakontasuna
Diamante piramide lauangeluar bat erabiltzen da altzairuzko bolaren ordez.
Rockwell: Konoa eta Bola, Sakontasunaren Bidez
Metodo honek materialen gogortasuna neurtzen du, sakoneraren bitartez.
Hasieran P1 (10 Kg) (Ho), puntu gorrira eraman → Gezia 0n jarri.
Gero P1+P2 (10 Kg+140 Kg= 150 Kg).
Azkenik P1 (10Kg).
H= P2 kendutakoan sakonera – Hasieran P1 aplikatzean sakonera.
Konoa: Material Gogorretarako
Bola: Material Biguinentzako
Zuzenean ematen du emaitza, ez da neurketarik egin behar.
Merkea.
Shore: Errebotearen Bidezko Gogortasuna
Gogortasuna neurtu errebotearen bidez.
Material guztientzat balio du, material elastikoetan erabiltzen da gehienbat.
Trakzio Saiakuntzak
Forma eta dimentsio jakineko probeta bati trakzio esfortzu bat ezartzen zaio, bere ardatzaren norabidean. Esfortzuak probeta luzatzen du.
Trakzio Diagrama: Elastikotasuna eta Plastikotasuna
Trakzio diagrama:
- Metalaren elastikotasun muga (hau gainditzean deformazioa iraunkorra).
- Metalak jasaten duen tentsio maximoa.
- Materialaren plastikotasuna.
Talkarekiko Erresistentzia: Erresilientzia
Charpy Pendulua: Talka Entsegua
Charpy pendulua:
- 10 x 10mm-ko sekzioa duen probetari 2mm-ko zirrikitua (ranura) egiten zaio, hortaz sekzioa 10 x 8mm.
- Pendulua 300J-ekin “kargatu” eta erortzen uzten da, zirrikituaren aurka jotzeko.
- Probeta ez bada hausten entseguak ez du balio.
Konpresio Saiakuntzak
Materialak konpresioarekiko duen jarrera ezagutzeko.
Adb. Hormigoia, granitoa.
Zizailadura Saiakuntzak
Material bakoitzak ebakidura erresistentzia bat edukiko du.
Bi indar elkarren aurka materiala ebakitzeko prozesua.
Gilbordura (Pandeo)
Sekzio txiki eta luzera handia duten piezei.
Bi aldeetatik eragiten zaio indarra eta piezari “tripa” moduko bat ateratzen zaio.
Bihurdura (Torsion)
Bihurdura jasan behar duten piezei.
Mutur bat euskarri baten finkatu eta bihurdura eragin.
Makurdura (Flexion)
Zubiak, eraikuntzak.
Makurdura jasan behar duten piezei.
Piezaren muturrak euskarrietan jartzen dira eta indar bat eragiten zaio erdian.
Saiakuntza Suntsigaitzak
Gainazaleko Akatsak
Likido Sarkorrak: Akatsak Azaleratzen
Material guztientzako balio du.
- Pieza garbitu.
- Likido sarkorrez estali.
- Pieza garbitu.
- Pieza errebeladorez estali.
- Akatsa badu, konponbidea aztertu.
Partikula Magnetikoak: Material Magnetikoetarako
Magnetizatzen diren piezekin soilik.
- Pieza garbitu.
- Partikula beltzak badira, pieza zuriz margotu (partikula fluoreszenteak badira, ez dago margotu beharrik).
- Pieza partikulez estali.
- Eremi magnetikoa sortu.
- Partikulak pilatu diren ikusi (partikula fluoreszenteak badira, argi ultramorea behar da).
- Akatsa badu, konponbidea aztertu.
Barneko Akatsak
Ultrasoinuak: Barneko Akatsen Detekzioa
Piezaren barne akatsak aurkitzeko.
Batez ere metalekin, baina baita fibra de karbono eta mikro fibrarekin.
- Aztertu beharreko piezaren gainean gel bat isurtzen da kontaktu hobea lortzeko.
- Makinak kalibratu egiten dira neurri eta material jakineko patroi batzuekin. Hau egiten da soinu uhinak ez direlako abiadura berdinean joaten material guztietan.
- Ultrasoinu makinak kristal bat erabiltzen du soinu uhinak sortu eta jasotzeko.
- Kristala piezaren zehar pasatzen da eta uneoro makinan begiratzen da soinuak sortzen dituen ekoetan aldaketarik dagoen ikusiz.
X eta Gamma Izpiak: Erradiazio Bidezko Azterketa
Gama izpiak denbora gehiago behar dute, erradiazio gehiago dutenez bunker bat behar da.