Materialen Teknologia eta Ingurumen Eragina: Gida Osoa

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB

Ingurumen-erronkak eta uraren tratamendua

Gehiegizko arrantza: Itsas espezie asko harrapatzen dira herrialde garatuek gero eta gehiago eskatzen dutelako. Jarduera horren ondorioz, espezie askoren populazioak murrizten ari dira.

Uraren potabilizazioa eta arazketa

  • Potabilizazioa: Ura tratatzeko prozesua da, non agente patogenoak eta kutsagarriak kentzen zaizkion urari kontsumorako egoki bihurtzeko.
  • Arazketa: Hiri-hondakin urei tratamendu bat egin behar zaie, hirietan sortu den zikinkeria eta kutsadura kentzeko.

Materialen aplikazioak aeronautikan eta medikuntzan

Aeronautika

  • Zeramikoak: Beroarekiko duten erresistentzia handiagatik erabiltzen dira.
  • Konpositeak: Puskagaitzak eta arinak dira. Material horiei esker, espaziontziak ez dira jada erretzen atmosferan birsartzean.

Medikuntza

  • Tefloitik datorren polimeroa: Hainbat tresna medikotan erabilia.
  • Metakrilatotik datorren polimeroa: Kristalinoa denez, hainbat elementu ordezkatzeko erabiltzen da.

Metalak: Propietateak eta erabilera nagusiak

Propietate orokorrak: Konduktibitate termiko eta elektriko handia, dentsitate handia, eta zailtasun nahiz harikortasun handiak dituzte.

Metal erabilienak eta hauen aplikazioak

  • Zinka: Korroigaitza den metala da. Altzairu herdoilgaitzean eta piletan erabiltzen da.
  • Eztainua: Letoia, brontzea, latorria eta soldadura-lanetarako erabiltzen da. Edari eta janari-ontzietan ohikoa da.
  • Aluminioa: Bauxitatik ateratzen da. Aluminio-paperean eta arotzeria metalikoan erabiltzen da.
  • Nikela: Burdinarekin eta kobrearekin aleazioak egiteko erabiltzen da, baita txanpongintzan ere.

Erdieroaleak, zeramikak eta polimeroak

Erdieroaleak

Ezagunena silizioa da. Giro-tenperaturan isolatzaile-propietateak ditu.

Zeramika-materialak

Ohikoenak oxidoak eta karburoak dira. Oso hauskorrak dira eta isolatzaile gisa erabiltzen dira.

Polimeroak

Molekula organiko txiki batzuk batuz sortzen dira. Dentsitate apala eta fusio-tenperatura baxua dute.

  • Plastikoak: Masiboki erabiltzen dira; arinak, iragazgaitzak, malguak, merkeak eta oso erresistenteak dira.
  • Kautxu bulkanizatua: Pneumatikoetan erabiltzen den polimeroa da.
  • Silikona (silizio-polimeroa): Lubrikatzaileetan eta iragazgaizgarrietan erabiltzen da.

Konpositeak eta baliabide naturalen banaketa

Konpositeak

Bi osagaiz osatuta daude: matrizea eta errefortsua. Arinak eta oso erresistenteak dira; taxietan eta karrozerietan erabiltzen dira.

Baliabideak eta industria

Non daude nagusiki mineral eta metal erreserbak? Eta non daude kontsumo eta eraldaketa guneak? Zein dira salbuespen-kasuak?

  • Eraldatzeko prozesuetan, materialak konposite moduan erabiltzen dira askotan.
  • Kontuan hartu behar da industria horiek oso kutsatzaileak izan daitezkeela.

Entradas relacionadas: