Materialen Zientzia eta Prozesu Industrialen Oinarriak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,8 KB
Korronte Elektrikoa Sortzeko Moduak
- Transformazio kimikoa: Bi metal disoluzio egokian sartuz gero, potentzial diferentziala sortzen da.
- Indukzioa: Eroale elektriko bat eremu magnetiko baten barrutik mugitzean, tentsioa sortzen da.
- Berotzea (Termopareak): Desberdinak diren bi metalen soldadura berotzean, tentsio elektriko txikia sortzen da.
- Argiaren eragina (Efektu fotoelektrikoa): Argiaren fotoiek material erdieroaleetan jotzean, korrontea sortzen da.
- Marruskadura: Bi gorputz bata bestearekin urratzean sortzen da.
- Presioa (Piezoelektrizitatea): Material batzuei konpresio/trakzio indarra aplikatzean, tentsio elektriko txikia agertzen da.
Materialen Propietate Mekanikoak
- Gogortasuna: Materialak marratzearen aurrean duen erresistentzia. Gogortasuna neurtzeko Mohs eskala erabiltzen da.
- Harikortasuna: Materialak deformatu eta ez apurtzeko duen gaitasuna da, horri esker hari itxura hartzeko aukera dago (adibidez, kobrezko kableak).
- Xaflakortasuna: Xafletan zatitzeko gaitasuna duten materialak (adibidez, etxeetako teilatuak).
- Hauskortasuna: Energia kantitate txikiarekin apurtzen diren materialak. Zailtasunaren kontrakoa da (adibidez, klemak).
- Zailtasuna: Material bat apurtzeko energia handia beharrezkoa denean. Hauskortasunaren kontrakoa da (adibidez, mailua).
- Trakzioarekiko Erresistentzia: Trakzio indarra (bi indar aldi berean aplikatzean) jasateko materialak duen gaitasuna (adibidez, garabiaren kableak).
- Nekeari Erresistentzia: Intentsitate eta indar aldakorrak jasan ondoren apurtu aurreko momentua (adibidez, gitarra kordak).
- Kohesio Indarra: Materialen molekulak elkarrengandik ez banatzeko gaitasuna. Energia ematean atomoak mugitu eta materiala desfiguratu egiten da (adibidez, lehergailu karkasa).
Metal Ez-Ferrikoen Ezaugarriak
- CU (Kobre): 8,8 kg/dm³
- Fabrikazio prozesu garestia. Azalean soilik oxidatzen da, kolore berdea hartuz (letxoi, brontze eta alpaka aleazioetan erabiltzen da).
- SN (Eztainu): 7,28 kg/dm³
- Giro-tenperaturan ez da herdoiltzen. Lixibek eta azidoek ez diote erasotzen. -18 ºC-tan hauts bihurtzen da. Biguna eta xaflakorra hotzean, harikorra eta hauskorra beroan (latorria, soldadura bigunak).
- PB (Berun): 11,34 kg/dm³
- Ur destilatuak eta euriak erasotzen diote. Oso pozoitsua, biguna eta xaflakorra (lehen gasolinarekin nahasten zen indarra hobetzeko).
- ZN (Zink): 7,14 kg/dm³
- Gehien dilatatzen den metala. 100-180 ºC-tan oso xaflakorra (hodiak, heneloiak).
- AL (Aluminio): 2,7 kg/dm³
- Moldeatzeko urtze-tenperaturaren erdia behar du. Aire zabalean erdoiltzen da. Naturan oso ugaria. Eroankortasun elektriko eta termiko oso ona.
- TI (Titanio): 4,51 kg/dm³
- Aluminioak baino erresistentzia handiagoa korrosioaren aurrean. Aluminioaren ezaugarri antzekoak ditu.
- MG (Magnesio)
- Likido edo hautsetan egon daiteke. Oso sukoia. Xaflakorra da, baina ez harikorra. Hezetasunak jaten du.
Polimerizazioa
Polimeroak sortzeko prozesua da. Bi mota nagusi daude:
- Kondentsaziozkoak: Katea hazten da monomeroak etengabe gehitzen direnean. Prozedura honen ondorioz sortzen dira plastiko nagusiak.
- Gehikuntzazkoak (Adiziozkoak): Kate gero eta handiagoa sortzen da monomeroak gehituz. Prozesuak hiru fase ditu:
- I* + M = Molekula aktiboa sortzea.
- Molekula aktiboak beste monomero batekin erreakzionatu eta beste molekula aktibo bat sortzea.
- Molekula aktiboa katea hasten ari den muturrera atxikitzea.
Labe Garaiaren Egitura eta Funtzionamendua
Labe Garaia burdina lantzen den tokia da. Normalean, 30 metroko altzairuzko kapsula zilindriko bat izaten da. Kapsula hau beroa jasaten duen material ez-metaliko batez estalita dago.
Egitura nagusiak:
- Beheko aldea: Haizebide izeneko hainbat irekigune tubularrez osatuta dago. Bertatik haizea pasarazten da kokea pizteko.
- Arrabioaren irteera: Hondotik hurbil zulo bat dago, labe garaia husten denean arrabioa bertatik irteteko.
- Zeparen irteera: Zulo horren gainean, baina haizebideen azpian, zepa kanporatzeko beste zulo bat dago.
- Goiko aldea: Arnasbide batzuk ditu ihes-gasentzako eta kalapatxa borobil pare bat. Hemendik sartzen dira burdin-minerala, kokea eta kareharria.
Azkenik, lingote-ontzien gaineko galdaketarekin, lingoteak lortzen dira.