Materialismo Historikoa eta Gizarte Komunista

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,34 KB

Materialismo historikoa: egitura ekonomikoa eta gainegitura

Marxen ekarpen teoriko nagusia materialismo historikoa da, hau da, historiaren zientzia marxista edo, beste era batera esanda, materiaren bidez egiten den historiaren interpretazioa. Hegelentzat, ideia da dialektikoki bilakatzen ari dena, Marxentzat, ordea, historia ere dialektikoki ulertu eta ikusi behar da. Horregatik, materialismo historikoaren oinarria produkzio harreman ekonomikoak direla esan daiteke, hauek baitira giza historia baldintzatzen dutenak.

Produkzio-moduak historian zehar

Historian zehar, gizadiak gizarte antolaketa desberdinak izan ditu eta Marxek produkzio-moduak deitu zituenak bereizi zituen: komunismo primitiboa (Paleolito Aroan), gizarte esklabista (Aintzinaroan), gizarte feudala (Erdi Aroan), gizarte kapitalista (Industria Iraultza geroztik) eta gizarte sozialista (etorkizunean).

Azpiegitura eta gainegitura

Lehen esan bezala, materialismo marxista produkzioan, zabalketan, trukean eta ondasun-kontsumoan oinarritzen da eta, beraz, gizartearen garapen osoa ekonomiaren bidez azaltzen da, azpiegituraren, hau da, gizartearen oinarri ekonomikoaren bidez zehazki. Marxen ustez, gainegitura, hots, kontzientzia eratzen dute ideien multzoa, baita egitura juridiko-politikoen eta ideologikoen multzoa, azpiegiturari erantsitako zerbait da. Horregatik esan ohi da edozein antolakuntza sozialaren oinarria azpiegitura dela; horrela, azpiegitura aldatuz gero, gainegituraren aldaketa eragingo du. Azpiegitura bi elementuk osatzen dute: batetik, produkzio-indarrak, gizakiak behar dituen ondasunen produkzio-prozesuan erabiltzen diren tresnak eta bideak, produzitzeko gaitasuna gizarte batean eta produkzioan zehar parte hartzen duten elementu guztien konbinazioz eratzen diren indarrak dira; eta, bestetik, produkzio-harremanak, jabeen eta produzitzaile zuzenen artean eratzen diren harremanak.

Materialismo historikoaren tesiak

Azkenik, esan beharra dago hiru direla historiaren ikusmolde materialistari buruzko tesi oinarrizkoenak: batetik, produkzio-harremanen eta produkzio-indarren arteko desegokitzapena (klaseen arteko borroka), bestalde, azpiegituraren eta gainegituraren artean elkareragina gertatzen da, nahiz eta azpiegitura elementu determinatzailea izan eta azkenik, historiaren helburua klaseen desagerpena eta komunismoaren ezarpena da.

Gizarte komunista

Karl Marxek, XIX. mendeko pentsalariak, mende horretako industrializazio-prozesu basati eta gogorrean sortu zuen bere filosofia, eta bere ametsa gizakia gizartean askea izatea zen.

Proletarioen diktadura

Jabego burgesa deuseztatzeko asmoz, “Proletarioen diktadura” proposatu zuen Marxek, kapitalismoaren azken hondakinak suntsitzea ahalbidetu zuena. Marxen aburuz, jabetzak kolektibizatu ostean estatua desagertu behar zen (armada eta kate burokratikoa barne).

Langileen boterea

Indarra erabiliz eta klase-borrokaren ondorio gisa, Langileen Alderdiak Estatuaren botere osoa hartu zuen. Gainera, indarrean zegoen botere bakarrak produkzio-bideak langileei pasatzeko aldarrikapena egin zuen.

Benetako demokrazia

Haien helburua lortu ondoren (parlamentuak, kate burokratikoak eta armada profesionalak kentzea), langileek erakunde politiko bakarra edukiko zuten, eta hortxe agertu zen benetako demokrazia. Erakunde hau beti gora doan erakundea da, goi mailako batzordeak sortu baitziren langileetatik abiatuta.

Estatuaren desagerpena

Ordea, Marxek uko egin zion Estatua errealitate propio gisa ikusteari, gizartearen bilakaera berak aurreikusita ez zituen ibilbidetik aldenduta baitzioan, gizarte kapitalistak Estatu-sistema indartu zuen eta merkatu eta produkzioaren antolamendu beharrak bateratzeko, hain zuzen ere.

Komunismorako trantsizioa

Beraz, proletarioen diktadurak klase gabeko estatu bat ekartzen du, kapitalismoaren eta komunismoaren arteko trantsizio aldia baita (jabegoa kentzea, saihestezina, gogorra, indarkeriarekin, totalitarioa). Ondorioz, komunismoa sortu zen, non norberaren garapen librea guztien garapen librearen baldintza den.

Komunismoaren porrota

Marxen asmoa, alabaina, ez da bete. Gaur egun arte geratu den komunismoan estatua gogorragoa da, ez da aurreratu, ez da estatua desagertu eta ez dute askatasuna errespetatu (totalitarioa). Hala ere, berak uste zuen honako hau trantsizio-garaia besterik ez zela.

Entradas relacionadas: