Materialismo Historikoa: Marxen Gizarte Analisia

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB

Materialismo Historikoa

Kontzeptuaren Esanahia

Materialismo Historikoak adierazten duena da errealitatea, funtsezko errealitatea, materia dela; baina ez fisikan ikertzen den materia hutsa, baizik eta gizakiak lanaren bidez eraldatzen duena. Lanaren bidez, gizakiaren eta naturaren artean gertatzen den erlazioa da Marxi interesatzen zaiona. Marxek uste zuen aktibitate produktiboek gizakiaren bizitza politikoa, legala, morala, erlijiosoa, artistikoa eta filosofikoa mugatzen zituztela.

Lehenengoari azpiegitura ekonomikoa deitu zion, eta gainerakoek gainegitura ideologikoa osatzen zutela adierazi zuen. Ekonomia eta ideologia dira produkzio-mundua osatzen duten elementuak.

Gizartearen Analisia

Produkzioa gizarte-mailan gertatzen da, produkzio soziala da. Hemen, gizakiek produkzio-indarren garapenaren araberako produkzio-harreman determinatuak dituzte. Produkzio-indarrak produkzio-bideez eta lan-indarrez osaturik daude. Produkzio-harremanak, aldiz, produkzio-prozesuan dauden gizakien arteko harremanak lirateke, produkzio-bideen jabetzak mugatuta daudelarik.

Produkzio-harremanen multzoak ekonomia osatzen du. Ekonomiak gainegitura juridiko-politikoa mugatzen du; ondorioz, ekonomiak prozesu sozial, politiko eta intelektualak baldintzatzen ditu, eta beraz, kontzientzia ere bai.

Produkzio-Harremanen Bilakaera

Produkzio-harremanak produkzio-indarren araberakoak dira. Hau da, produkzio-indarren garapenak produkzio-harremanekiko kontraesana eragiten du, gizakien arteko erlazioak produzitzeko erarekin erabat lotuta baitaude. Baina harreman batzuetatik beste batzuetara pasatzeko, klase-borroka eta horren ondorio den iraultza gertatu behar dira. Hori guztia ez da posible ekonomiarekin batera ideologia eta jendearen kontzientzia aldatzen ez badira.

Aro batetik bestera pasatzeko, bi baldintza nagusi:

  1. Aurreko aroak garatzeko zituen aukerak agortu izana eta aro berriaren produkzio-indarrak agertzea.
  2. Zapalduta dagoen gehiengo hori egoeraz ohartzea eta hura aldatzeko prest egotea.

Produkzio-Moduak eta Alienazioa

Marxen arabera, lau dira denboran zehar izandako produkzio-moduak: Asiarra, Antzinakoa, Feudala eta Burgesa. Horiek guztiak antagonikoak direla dio, kontrako klasez osatuak. Horregatik, historiaurrea osatzen dute. Gizateriaren historia, alienazio guztien desagerpenarekin etorriko da, orduan izango baita gizaki askea.

Entradas relacionadas: