Materialismo Historikoa: Marxen Gizarte eta Ekonomia Analisia

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,27 KB

Materialismo Historikoa: Oinarrizko Kontzeptuak

Materialismo Historikoa Karl Marxek egiten duen historiaren interpretazioa da, ekonomiaren ikuspuntutik aztertua. Bertan, garrantzitsuena gizakia da, bere lan produktiboa dela medio.

Bi esfera nagusi aurkitzen dira:

  1. Azpiegitura: Gizakiak naturari ondasunak kendu eta eraldatzen dituena beharrak asetzeko.
  2. Gainegitura: Harreman hauek Estatuaren egitura juridiko-politikoa eta ideologikoak sortzen dituena.

Gizakiaren kontzientziak ez du markatzen gizartearen izatea, baizik eta gizarteak kontzientzia markatzen du. Materialismo Historikoak produkzioa pentsamoldearen araberakoa dela baieztatzen du; beraz, materia prozesu dialektiko baten bitartez, historia egiten ari da.

Materia hori ondasun materialen produkzio-sistema da. Beraz, historia produkzio-harreman ekonomikoek baldintzatzen dute. Materialismoak gizartearen garapena ekonomiaren ikuspuntutik aztertzen du. Antolaketa sozialen oinarria produkzioa da: gizakiak bizitzeko ondasunak sortzea.

Azpiegitura Ekonomikoa

Azpiegitura ekonomikoa produkzio-harremanen multzoa da. Sistema ekonomikoa produkzio, banaketa, elkartruke eta kontsumoaren prozesu ekonomiko orokorra da.

Azpiegituraren Osagaiak

  • Produkzio-harreman sozialak: Jabe eta langileen artekoak, gatazkakorrak edo antagonikoak direnak, produkzio-medioen jabetza batzuk kolektibotzat eta beste batzuk esklusibotzat hartzen direlako.
  • Produkzio-indarrak: Lan-indarra eta lan egiteko medioak.

Gainegitura eta Produkzio-moldeak

Gainegitura kontzientzia soziala osatzen duten ideia, sinesmen, instituzio eta arau multzoa da.

Produkzio-moldeak

Gizartearen arabera ekoizten diren moldeak dira, azpiegitura eta gainegitura lotzen dituztenak.

Ideologiaren Analisia

Ideologia giza buruaren emaitza da.

Ideologien Jaiotza

Ideologiak, kontzientzia deformatuen forma moduan, lanaren banaketarekin hasi ziren. Gizakiak tesiak asmatzen zituen, gizaki batzuk produkzioaren politika sozialetik banatuta daudelako. Hauek kontzientzia-formak sortzen dituzte.

Ideologia Mota Nagusiak

  • Ideologia politikoa: Ideologiek herria subiranoa eta hiritar guztiak aske eta berdinak direla diote. Hau faltsukeria da, eskubide horiek teorikoak baitira. Estatuak, teorikoki, berdintasuna defendatu beharko luke; ordea, klase menperatzailearen eskuetan dagoen tresna da.
  • Ideologia erlijiosoa: Ideologia erlijioso eta filosofikoak gizakien irudimenetik jaiotzen diren produktuak sortzen ditu. Marxen ustez, erlijioa primitiboagoa da.

Ondorioa: Dialektika eta Iraultza

Marxek dialektika historiaren motorra dela dio. Historia mugitzen da errealitatean kontraesana dagoelako. Kontraesan historikoak produkzio-medioen jabe eta produkzio-indarren arteko harremanetan ematen dira.

Historia zientifikoak kontraesan multzoa klaseen arteko borrokan agertzen direla erakusten du. Hauekin bukatzeko, iraultza beharrezkoa da. Borrokarik gabe, ez dago aurrerapenik. Honekin, klaserik gabeko gizarte batera heldu daiteke: gizarte komunistara, historiaren azken unera.

Entradas relacionadas: