Materialismo Historikoa: Marxen Teoria eta Iraultza
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,71 KB
Marxen ustez, errealitate bakarra dago: materia. Baina Hegeli jarraituz, etengabeko aldaketan dago. Errealitate dialektikoa da, eta etengabeko aldaketa honen motorra klaseen arteko borroka da.
Materialismo Historikoa: Egiturak
Marxek gizartean bi zati bereizi zituen:
Azpiegitura: Gizartearen Oinarri Ekonomikoa
Gizartearen oinarri materiala da, ideiak, gizarte-egitura eta aldaketa sortarazten dituena. Bertan ekoizpen-indarrak eta ekoizpen-harremanak daude.
Ekoizpen-Indarrak
Bizirik irauteko behar dituen ondasunak ekoizteko gizarte bakoitzak erabiltzen dituen bideak:
- Lanaren indarra: langilea.
- Ekoizpen-bideak: bide teknikoak, etab.
Ekoizpen-Harremanak
Lanaren edo ekoizpenaren ondorioz sortzen diren harremanak:
- Harreman teknikoak: gizakiaren eta ekoizpen-baliabideen artekoak.
- Harreman sozialak: gizakien artekoak. Horien ondorioz sortzen dira gizarte-klaseak. Kapitalismoan bi klase nagusi daude: burgesak eta proletarioak.
Ekoizpen-Moduak
Bizirik irauteko behar dituen ondasunak ekoizteko gizarte bakoitzak dituen era desberdinak: esklabutza, morrontza, etab. Historian zehar, aurkako klaseen arteko borroka izan da aldaketaren motorra.
Superegitura: Gizarte Bizitzaren Osagaiak
Azpiegituraren menpe dagoen gizarte-bizitzaren osagai multzoa da: erlijioa, morala, artea, etab.; hau da, ideiak eta erakunde politiko eta juridikoak. Gainegitura baldintza ekonomikoen eta boterea duen gizarte-klasearen menpe dago.
Ideologia
Gizakia eta mundua azaltzen dituen ideia multzoa da. Xedea: gizartean boterea duen gizarte-klaseak klase zapalduaren aurrean bere egoera justifikatzea.
Materialismo Historikoa: Iraultza eta Praxis
Marxen ustez, errealitate bakarra dago: materia. Baina Hegeli jarraituz, etengabeko aldaketan dago. Errealitate dialektikoa da, eta etengabeko aldaketa honen motorra klaseen arteko borroka da. Historian zehar, aurkako klaseen arteko borroka izan da aldaketaren motorra.
Errealitatea dinamikoa denez, gizakiak aldaketa zuzendu behar du gizarte zuzen eta justu bat sortu ahal izateko. Marxen filosofia "praxis" da: errealitatea aldatzeko egitasmoa.
Produkzio kapitalistan, gizakia alienatuta dago, eta bere esentzia, lana, merkatuko beste edozein produktu bezalakoa da; langileek hau saltzera behartuta daude. Animalia bezala bizi da, askatasun eta sormenik gabe.
Sistema kapitalistaren kontraesanek sistemarekin amaituko zuten arren, ahalik eta lasterren amaitu behar dugu produkzio-sistema honekin. Horretarako, Marxek urte luzeak eman zituen ikertzen, "Kapitala" argitaratu zuen arte. Bertan, Marxek errealitatea aldatzeko urratsak azaltzen ditu.
Iraultzaren Urrats Nagusiak
- Langileak batu eta kontzientzia hartzea: langileak ohartu behar dira langile guztiak klase berekoak direla eta arerio bakar bat dagoela: burgesia. Beraz, batu egin behar dira aurre egiteko.
- Iraultza: Borrokaren bidez, burgesiari ekoizpen-bideen jabetza pribatua kentzea. Horrek alienazioa eta zapalkuntza desagerraraziko lituzke.
- Proletargoaren diktadura: bi helburu nagusirekin:
- Aurreko egoerara itzultzeko aukerarik ez izatea.
- Kolaborazio-harremanen bitartez azpiegitura zuzena eta, ondorioz, superegitura ere zuzena izatea, boterea duen klase zehatz baten zerbitzura ez baitago.
- Ekoizpen-modu komunista: Klaserik gabeko gizartea, behin betiko egoera. Kontrako interesik gabe, klaseak eta jabetza pribatua desagertu dira. Langileak ahal duen neurrian eman eta behar duenaren neurrian jasoko du.