Materiaren egitura eta propietateak
Clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB
Sistema heterogeneoak
Osagaiak begi hutsez edo mikroskopioz bereiz daitezke.
Imanazioa
Imanek substantzia magnetikoak erakartzeko ahalmenean oinarritzen da.
Sublimazioa
Substantzia bat egoera solidotik gasera zuzenki igarotzen da.
Dekantazioa
Dekantazioa erabili ahal izateko, substantziak elkarrekin disolbaezinak eta dentsitate desberdinekoak izan behar dira.
Iragazpena
Nahaste baten osagairen bat disolbatzen ez denean erabil daiteke.
Sistema homogeneoak
Propietate berdinak dituzte puntu guztietan. Adibidez, kafea eta kafea azukrearekin homogeneoak dira, baina bigarrenak osagai bat gehiago du.
Kristalizazioa
Solido bat disoluzio batetik banatzea lortuko dugu. Likidoa galdu egiten da, lurrundu egiten denean.
Destilazioa
Bi irakite-puntuen arteko desberdintasuna 25-30 gradukoa izan behar du gutxienez. Nahasketa ontzi batean daukagu. Tenperatura 70 gradutara iristen denean, likido bat lurruntzen hasten da, lurruna igo egiten da, eta momentu horretan termometroak 70 gradu inguru markatu ditu. Lurruna kondentsadorera pasatzen da. Kondentsadoretik hodi bat pasatzen da, handik lurruna. Hodiak lurruna ukitzean, hoztu egiten da, eta likido bihurtzen da. Likidoa jaso egiten da eta ontzi batean jasotzen da. Termometroak 70 gradu baino tenperatura altuagoa jasotzen hasten denean, sua itzaltzen da, lurrundu ez dadin.
Substantzia hutsak
Bi ezaugarri dituzte:
- Propietate berdinak puntu guztietan.
- Ez da nahasketa bat.
Elektrolisia
Elektrolisia elektrizitatearen bidez substantziak deskonposatzen dituen prozesua da. Hau lortzeko, deskonposatu nahi den konposatua likido egoeran egon behar du edo disolbatuta. Barruan, bi elektrodo sartzen dira. Eroale horietatik elektrizitatea pasatzean, ontzian dagoen konposatua osagai desberdinetan bana daiteke.
Materia
Atomo eta molekulez osatuta dago. Atomo eta molekula hauen erakarpen indarra desberdina izan daiteke. Hiru egoeratan agertzen da:
- Solidoa: Erakarpen indarrak handiak eta atomo eta molekulek posizio finkoa dute.
- Likidoa: Erakarpen indarrak txikiagoak. Bolumena mantentzen dute, baina forma ez.
- Gasak: Erakarpen indarra oso txikia, bolumen eta forma aldakorra.
Atomoa
Neutroi, protoi eta elektroiz osatuta dago. Nukleo bat dute, protoiz eta neutroiz osatua. Elektroiak inguruan orbita jakin batzuetan biraka dabiltza.
- Protoia: Karga elektriko positiboa eta m.a.u.-ko masa.
- Elektroia: Karga negatiboa dute eta masa ia zero da.
- Neutroia: Kargarik ez dute eta m.a.u.-ko masa.
Ioia
Atomo batek elektroiak irabazi edo galtzen dituenean ioi bat bihurtzen da. Bi mota daude:
- Katioia: Atomo batek elektroiak galtzen dituenean, elektroi baino protoi gehiago geratzen zaizkio; beraz, karga positiboa du.
- Anioia: Atomo batek elektroiak irabaztean, protoi baino elektroi gehiago geratzen zaizkio; beraz, karga negatiboa du.
Isotopoak
Bi atomok protoi kopuru bera baina neutroi kopuru desberdina dutenean isotopoak dira. Propietate kimiko berdinak dituzte, baina protoi kopuru bera dutenez, elementu bera dira.