Materiaren Sailkapena eta Nahasteak Banantzeko Metodoak
Clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,12 KB
Materiaren Sailkapena
Substantzia Puruak
Substantzia mota batez bakarrik osatuta dauden substantziak dira.
- Konposatuak: Metodo kimikoen bidez substantzia sinpleagotan deskonposa daitezkeen substantzia puruak dira.
- Substantzia Sinpleak: Edozein prozedura erabilita ere, substantzia sinpleagotan deskonposatu ezin diren substantzia puruak dira.
Nahasteak
Zenbait substantzia puru konbinatuz sortutako materia da. Prozedura fisikoen bidez bana daitezke.
Nahaste Homogeneoak (Disoluzioak)
Itxura uniformea dute. Hau da, lehen begiratuan ezin da ikusi substantzia batez baino gehiagoz osatuta daudela.
Nahaste Heterogeneoak
Ez dute itxura uniformerik. Argi eta garbi ikus daiteke substantzia batez baino gehiagoz osatuta daudela.
Nahasteak Banantzeko Metodoak
Nahaste Heterogeneoak Banantzeko Metodoak
Metodo hauek osagaien propietate fisikoetan oinarritzen dira, hala nola:
- Tamaina
- Jokabide magnetikoa
- Dentsitatea
Teknika Espezifikoak
- Baheketa: Solidoak banantzeko erabiltzen da, bahe bat erabiliz.
- Iragazketa: Likido-solido nahasteak banantzeko, iragazki mehe baten bidez.
- Banaketa Magnetikoa: Osagai batek propietate magnetikoa duenean, imana erabiliz.
- Dekantazioa: Dentsitate desberdineko bi likido nahastezin banantzeko, dekantazio inbutua erabiliz.
Nahaste Homogeneoak Banantzeko Metodoak
Metodo hauek osagaien irakite-tenperaturan edo disolbagarritasunean oinarritzen dira.
- Kristalizazioa: Likidoetan disolbatutako solidoak banantzeko.
- Destilazioa: Disoluzio batean nahasturiko likidoak banantzeko, irakite-tenperatura desberdintasunak aprobetxatuz.
- Kromatografia: Disolbatzaile batek nahaste baten osagaiak gora eramateko duen gaitasunean oinarritzen da.
Disoluzioak eta Disolbagarritasuna
Disoluzioen Osagaiak
- Disolbatzailea: Disoluzioetan proportziorik handiena duen osagaia da.
- Solutua: Proportziorik txikiena duen osagaia da. Bat baino gehiago izan daitezke.
Disoluzioen Sailkapena Solutu Kantitatearen Arabera
- Diluituak: Solutu kantitate txikia duten disoluzioei esaten zaie.
- Kontzentratuak: Solutu kantitate handia duten disoluzioei esaten zaie.
- Aseak: Tenperatura zehatz batean solutu gehiago hartu ezin duten disoluzioei esaten zaie.
Disolbagarritasunean Eragina duten Faktoreak
Presioa
Gasek likidoetan duten disolbagarritasuna handiagotu egiten da presioarekin.
Tenperatura
- Gasek likidoetan duten disolbagarritasuna txikiagotu egiten da tenperatura igotzearekin. Ondorioz: itsaso epeletan oxigeno disolbatu gutxiago dago itsaso hotzetan baino.
- Solidoek likidoetan duten disolbagarritasuna handiagotu egiten da tenperaturarekin.