Materiaren Sailkapena eta Nahasteen Bereizketa Teknikak

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,3 KB

Materia eta Sistemak

Materia espazioan leku bat hartzen duen eta masa duen guztia da.

Sistema materiala espazio zati batean dagoen materia zati espezifiko bat da, materia hori aztertzeko hartzen duguna.

Substantzia puruak

Substantzia puruak bere hedadura osoan konposizio kimiko zehatza duen materia homogeneoa da, eta propietate bereizgarri batzuei esker identifika dezakegu.

Elementuak eta konposatuak

Elementu kimikoak substantzia bakunagoetan deskonposatu ezin diren substantzia puruak dira.

Konposatu kimikoak prozesu kimikoen bidez substantzia bakunagoetan deskonposa daitezkeen substantzia puruak dira.

Nahasteak

Nahasteak konposizio aldakorreko sistema materialak dira, metodo fisikoen bidez bereiz daitezkeen bi substantzia puruk edo gehiagok osatuak.

Nahasteak bereizteko teknikak

Iragazketa

Prozesu honen bidez, solido disolbaezina eta likido bat banantzen dira. Likidoa material porotsu batean zehar pasatzen da, betiere kontuan hartuta poroek partikula solidoek baino tamaina txikiagoa izan behar dutela.

Dekantazioa

Dentsitate desberdineko bi likido nahastezin banantzeko metodoa da. Adibidez, olioa eta ura. Prozesu honetan inbutu berezi bat erabiltzen da: dekantazio-inbutua.

Erausketa

Disolbaezinak edo nahastezinak diren bi osagai banantzeko teknika da. Erabiltzen diren bi likidoak ura eta disolbatzaile organiko bat izan ohi dira. Dekantazio-inbutua erabiltzen da.

Kristalizazioa (Lurrinketaren bidez)

Uretan disolbaturiko solidoak banantzeko metodoa da. Ura lurrinduz, solutua solidotzen da (jalkitzen da), askotan solido kristalino gisa.

Destilazioa

Bi likidok edo likido batek eta solido batek osatutako disoluzioen osagaiak banatzeko erabiltzen den teknika da. Bi mota daude:

  • Destilazio bakuna: bi osagaien irakite-puntuan oinarritzen da.
  • Destilazio zatikatua: irakite-puntu desberdinak dituzten osagaiak banatzeko.

Kromatografia

Disoluzio baten osagaiak detektatzeko erabiltzen da. Substantziak banantzeko teknika honetan, substantzia bakoitzak ingurune porotsu batean mugitzeko duen abiadura desberdina aprobetxatzen da.

Disoluzioak

Disoluzioak nahaste homogeneoak dira, hau da, ezin ditugu haien osagaiak ikusi, ez begi bistaz ez mikroskopio optikoa erabilita.

Disoluzioen osagaiak

  • Solutoa: disolbatzen den substantzia da; kantitate txikienean dagoen osagaia.
  • Disolbatzailea: solutoa disolbatzen duen substantzia da; kantitate handienean dagoen osagaia.

Disoluzio motak (kontzentrazioaren arabera)

  • Diluituak: solutu kantitatea oso txikia denean disolbatzaile kantitatearekin alderatuta.
  • Kontzentratuak: solutu kantitate handia denean disolbatzaile kantitatearekin alderatuta.
  • Aseak: solutua gehienezko proportzio posiblean dagoenean disolbatzailearekiko.

Disolbagarritasuna

Substantzia batek disolbatzaile jakin batean duen disolbagarritasuna, tenperatura jakin batean disolbatzaile kantitate zehatz batean disolba daitekeen gehienezko solutu kantitatea da.

Entradas relacionadas: