Matxinadak Espainian

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Estatu kolpea eman ondoren, Casares Quirogaren ordez, Jose Giral gobernuburu izendatu zuen eta berak erabaki zuen armak banatzea Fronte Popularreko sindikatu eta alderdietako miliziei

Matxinadak arrakasta lortu zuen ideologia kontzerbadorea zuten eremuetan: bi Gaztelatan, Guadalquivir aldeko Andaluzian, Galizian, Nafarroan eta Aragoiko zati batean.

Matxinatuen alderdia, militar kontserbadoreek, eskuineko erregezaleek, talde katolikoek, falangistek, karlistek eta Errepubliken erreformen aurka zeuden guztiei Nazionalak deitu zitzaien. Hala ere, matxino guztiak ez zeuden ados Estatu Kolpearen ostean jarri beharko zen sistema politikoarekin: diktadura, Bornoien monarkia , monarkia karlista ...

Altxamenduak Espainako gune industrializatuetan eta baita jornaleroen indarra zuten lekuetan porrota izan zuen, hala nola, Kataluinan, euskadin, Levanten, Madrilen eta Asturiasen.

Errepublikaren aldekoen artean klase herrikoienak zeuden: hirietako langileak, burges txikiak eta lurrik gabeko nekazariak, gehienetan alderdi sozialista, komunista edo anarkosindikalistan afiliatua. Hauekin batera burgesis ilustratua eta intelektualak zeuden (gorriak).

Espainiako gerrak, mundu mailan, iritzi aunitz eta zatiketa ideologikos eksrri zuen. Lurralde demokratikoen alderdi aurrerakoiek, mundu osoko langileen alderdiek eta Sobietar Batasunak errepublikaren alde egin zuten

Demokrazietako indar kontserbadoreak eta gobernu faxistak (Italia eta Alemania) matxinatuen alde atera ziren. Aita Santuak ere Frankoren alde egin zuen

Matxinatuek eta Errepublikako gobernuak atzerrira jo zuten laguntza bila. Matxinatuek agenteak bidali zituzten herrialde faxistera laguntza bilatzera. Errepublikako gobernuak lehenbizi, laguntza politikoa eta militarra Frangziari eskatu zion, fronte popularreko gobernua baitzuten han

Baina demokrazietako gobernariek (Frantzia , Ingalaterrak eta AEB) oso zuhur jokatu zuten, gatazka Europan hedatzeko beldur baitziren eta Esku ez hartzeko batzorde bat osatzea bultzatu zuten

Esku ez hartzeko politika izugarrizko bidegabekeria izan zen Errepublikarentzat eta gerra galtzearen arrazoietako bat, estatu subirano eta legitimo bati ukatu baitzioten matxinada batetik defendatzeko armak eskuratzeko eskubidea

Kanpoko laguntza

Sobietar Batasunak (Stalin) armak saldu zizkion Espainiari baina Largo Caballerok Espainiako Banku urre erretserbak bidali zituen arma hauek ordaindu ahal izateko. Honetaz gain bigraden laguntza handia jaso zuen, mundu osotik heldutako 60000 brigadista baino gehiago, errepublikaren alde borrokatu zuten. Europatik eta Amerikatik etorritako bolondresak ziren gehienak (demokratak, sozialistak, anarkistak era komunistak)

Matxinatuak izan ziren laguntza militar gehiena lortu zutenak, izan ere, Alemania eta Italiatik hainbat legio bidali zituzten

Entradas relacionadas: