Medikuntzako Termino eta Materialen Gida

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,77 KB

Definizioak

Poliuria:
Egunean 2.000 ml gernu baino gehiago kanporatzea. Diabetes mellitus gaixotasunaren adierazleetako bat izaten da.
Oliguria:
Egunean 500 ml gernu baino gutxiago kanporatzea. Nefrosiaren adierazle izaten da.
Anuria:
Egunean 100 ml gernu baino gutxiago kanporatzea. Larritasun handiko egoerekin lotuta egoten da (gernubideen buxadurak, adibidez).
Disuria:
Mikzio zailak edo mingarriak.
Polakiuria:
Mikzio oso ugariak eta kantitate txikikoak.
Nikturia:
Mikzio ugari gauean.
Tenesmo besikala:
Txiza egin ondoren gehiago egiteko gogoa izatea.
Gernu-inkontinentzia:
Nahi gabeko gernu-galerak.
Gernu-erretentzioa:
Gernua kanporatzeko ezintasuna.
Enuresia:
Lo egiten den bitartean nahi gabe txiza egitea.
Proteinuria:
Gernuko proteina kantitatea balio normalen gainetik egotea.
Glukosuria:
Gernuan glukosa egotea. Oso ohikoa da diabetes mellitusa dutenen artean.
Leukozituria:
Gernuko globulu zurien kantitatea balio normalen gainetik egotea.
Koluria:
Gernuak koñak edo Coca-Cola kolorea izatea, gehiegizko bilirrubina izateagatik (ikterizia kasuak).
Piuria:
Gernuan zornea egotea.
Bakteriuria:
Gernuan bakterioak egotea.
Hemoptisia:
Eztula egitean odola agertzea. Laringeko edo birikako minbizia edo tuberkulosia dagoenean agertzen da.
Gorozki akolikoak:
Gorozkiek kolorerik ez dutenean, behazuna eta haren produktuak hestera isurtzen ez direnean. Gutxi koloreztatutako gorozkiak agertzen dira, batzuetan zuriak ere izan daitezkeelarik.
Melena:
Gorozkiek kolore belzkara izaten dute, eta oso bigunak egoten dira, digeritutako odola dutelako. Hestegorritik, urdailetik eta heste meharretik doazen odoljarioengatik egoten da odola gorozkietan.
Hemokultiboa:
Odolaren azterketa mikrobiologikoa.

Materialak eta Teknikak

  • Gernua biltzeko ontzia: 24 orduko gernua biltzeko. Litro edo litro eta erdikoa izan ohi da.
  • Bularreko haurrei gernua biltzeko poltsa: Poltsa irekia edo itxia pixoihal azpian jartzen da.
  • Tira erreaktiboak: Gernu-analisi kualitatiboak egiteko.
  • Lagin ontzia: Gernua, karkaxak eta kultiboak hartzeko.
  • Gernua biltzeko ontzi esterila eta etiketa: Pazientearen gernu-laginak hartzeko.
  • Gorozki lagin ontzia eta koilaratxoa: Gorozki-laginak hartzeko (ez da goi-goian bete behar).
  • Gernu-zunda duen paziente bati lagina jasotzeko teknika: Zunda duen paziente bati gernu-lagina jasotzeko prozedura.
  • Vacutainer sistemako hodiak: Gorria (antikoagulatzailerik gabea), Morea (EDTA), Urdina (Potasio zitratoa), Berdea (Heparina), Grisa (Potasio oxalatoa).
  • Isopo esterila: Gorputzeko eremu desberdinetatik laginak hartzeko, adibidez, zaurietatik edo faringetik.
  • Odol-gasometria teknika: Arteria-odolaren lagin bat hartzea arnasketa-gasak neurtzeko.
  • Orratz-punta babeslea: Vacutainerra sartzeko.
  • Huts-sistemako orratza: Huts-sisteman laginak ateratzeko erabiltzen diren orratzak.
  • Hemokultibo ontzia: Odol-laginetan infekzioren bat dagoen jakiteko erabiltzen diren lagin-ontziak.
  • Karkaxak biltzeko prozedura: Hodia eztarritik sartzen da eta karkaxak potean pilatzen dira.
  • Estasailea: Estasia lortzeko.
  • Odola huts bidez ateratzeko materiala: Vacutainerra eta tximeletatxoa, odol-laginak hartzeko.
  • Hondakin biologikoak deuseztatzeko ontzia: Hondakin biologikoak dituzten materialak (xiringak, bisturiak, etab.) botatzeko.
  • Karkaxak biltzeko sistema: Hodia sudurretik sartzen da eta karkaxak xurgatzean potera joaten dira. Eskuzkoak eta automatikoak izan daitezke.
  • Laginak hartzeko ontzi esterila eta mihi-jaitsigailua: Hainbat lagin hartzeko, adibidez, gorozkiak edo aho-faringeko laginak.
  • Odol-lagina hartzeko xiringa: Odol-laginak hartzeko.
  • Glukosimetroa, lantzeta eta paper erreaktiboa (gluzemia neurtzeko materiala): Odolean glukosa kantitatea neurtzeko.

Entradas relacionadas: