Megalitoak eta Metal Aroa: motak eta eraginak

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB

Megalito motak

Erabilera ez dago oso argi, baina ziurrenik erlijioarekin zerikusia izango zuen edo, bestela, komunitatearen lurraldea mugarritzeko.

Megalito mota hauek dira:

  • Menhirra: Harrizko monolito handia.
  • Menhir errenkada: Bata bestearen ondoan ilaran jarritako menhirrak (harri bloke bat).
  • Harrrespila: Biribilean jarritako menhirrak. Santutegi direla uste da.
  • Trikuharria: Ganbera estalia, bata bestearen gainean jarritako harriz. Bi horizontalean eta beste bat goian.
  • Tumulua: Trikuharria lurrez edo harriz estaltzen denean.

Metal aroa

K.a. seigarren milurtekoan gaude (Neolitoan).

Non bizi gara? Non hasten da Metal Aroa hau?

Urrea, zilarra eta kobrea lantzen zituzten, baina K.a. laugarren milurteko arte metalgintza ez zen erabat hedatu.

Metalgintza. Hau da historiaurreko azken aldia eta historialariek Metal Aroa deitu zuten.

Hau da historiaurreko azken aldia eta historialariek Metal Aroa deitu zuten.

Geroago Europa beste lurraldetara zabaldu zen.

Metalgintza

Nola iritsi ziren burdina erabiltzera?

Zein izan zen lehenengo metala? Nola hasi zen?

Gizakiek landu zuten lehen metala urrea izan zen. Formak ematen zioten. Gero zilarra, berun eta kobrea teknika berdintsuekin lantzen zituzten. Apaingarri egiteko eta ospe-ikur gisa erabiltzen ziren.

K.a. laugarren milurtekoan, kobrea urtzen hasi ziren eta moldeekin txukuntzen zuten. Zeramikan izandako esperientziari esker?

Kobrea biguna zen, eta estainuarekin nahastuz gogorragoa egin zuten (K.a. bigarren milurtekoan). Horrela sortu zuten brontzea.

Labeetan tenperatura beroagoak lortu zirenean, burdina lantzen hasi ziren, K.a. lehen milurtekoetan. Metal askoz gogorragoa zen eta forjak erabiltzen zituzten.

Nola eta zein aldaketak ekarri zituzten lehenengo zibilizazio handiek?

Bizimodu berriak

  • Nekazaritzako teknikaren hobekuntzei eta abeltzaintzaren hazkundeari esker soberakinak (janari-erreserbak) pilatzen zituzten (negurako, trukerako…).
  • Merkataritza eta trukea garatu ziren.
  • Nabigazio-teknikak garatu ziren, eta gurpila eta zaldiaren erabilera hedatzen joan zen.
  • Lanaren espezializazioa agertu zen.
  • Ondasunen eta metalen pilaketarekin buruzagiak agertu ziren, eta horrek gizarte desberdintasunak eragin zituen.

Aldaketa hauen ondorioz zibilizazio handiak agertu ziren.

Entradas relacionadas: