Mekanismo Bakunak eta Eraldatze Mekanismoak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB
Ziria: Plano inklinatu bakoitza da. Oinarriarekiko zut egiten den indarra handituta transmititzen da ziriaren aldeetara.
Torlojua: Zilindro batekin kiribildutako plano inklinatu bat da. Indarrez eragina hariz lortzen denean, handitu egiten da egindako indarra.
Uhal bidezko transmisioa: Uhal baten bidez higidura txirrika batetik bestera transmititzen duen mekanismoa da.
Torloju amaigabea eta gurpila: Higidurak transmititzeko beste modu bat da, baina ardatz elkarzut arteko higidurak transmititzen ditu.
Mekanismo Tresnak
Zenbait mekanismo bakun elkartuta osatzen dira.
Mekanismo Sistema Murriztatzailea
Txirrika sistema bat eta engranaje sistema bat lortzeko, txirrikak eta engranajeak ardatz berean egon behar dute eta abiadura berean biratu, hau da, solidarioak izan behar dute.
Txirrika Trena
Motor baten abiadura murriztu nahi badugu, uhal batez lortutako zenbait txirrikaren bidez egin dezakegu.
Engranaje Trena
Mekanismo baten abiadura handitzeko, zenbait engranaje edo txirrika akoplatu erabili ohi dira, handitik txikirako hurrenkeran jarrita.
Eraldatze Mekanismoak
Higidura mota aldatzen dute: translazio higidura zuzena higidura zirkular bihurtzen dute eta alderantziz. Garrantzitsuenak:
- Kremailera eta minoi mekanismoa eta torloju azkoina: Higidura zirkularrak linear bihurtzeko eta higidura linealak zirkular bihurtzeko.
- Biela eta biradera, gurpil eszentrikoa, birabarkia eta espeka: Higidura zirkularrak atzera-aurrerako higidura bihurtzeko.
Kremailera eta Pinoi Mekanismoa
Pinoi izeneko engranaje batek osatutako sistema da. Pinoiaren hortzak barraren hortzetan engranatzen dira, beraz, pinoiaren biraketa-higidurak zuzen lekualdatzen du barra.
Torloju-Azkoina
Ardatz hariztatu batek eta ardatzaren hari bereko azkoin batek osatzen dute. Azkoina ardatzarekiko zuzen higitzen da, biratzean. Alderantziz ere berdin: ardatza biratzen bada, azkoina zuzen eraldatuko da.
Biela eta Biradera
Bi barra giltzatuk osatzen dute mekanismo hori: bata biratu egiten da eta bestea gidari batean zehar lekualdatzen. Biratzen den barrari biradera deritzo eta besteari biela. Sistema horrek higidura zirkularra atzera eta aurrerako higidura bihurtzen du.
Gurpil Eszentrikoa
Barra zurrun bat du bere perimetroko puntu bati lotuta.
Birabarkia
Bielei akoplatutako hainbat biradera elkarri lotuz osatuta dago.
Espeka eta Jarraitzailea
Espeka gai da berari lotuta ez dagoen elementu bati eragiteko eta hura atzera aurrera higitzeko.