Mekanismo Nagusiak: Tornua, Poleak, Polipastoak eta Engranajeak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB

Tornua

Biraderaz eta danborraz osatutako operadore mekanikoa da. Biraderari eragiten diogunean, danborraren inguruko kordel edo kablea bildu egiten da. Palankak bezala funtzionatzen du: potentziaren besoa erresistentziaren besoa baino handiagoa denean, hobari mekanikoa lortuko dugu. Formula honen bidez adieraz daiteke: Potentzia × Biraderaren besoa = Erresistentzia × Danborraren erradioa.

Txirrikak edo Poleak

Polea finko batek ez du ezarritako indarra biderkatzen, baina bai bere norabidea aldatzen.

Polipastoak

Polipastoa indar txikia erabiliz pisu handia altxatzea ahalbidetzen digun polea-jokoa da. Polea finkoek eta polea higikorrek osatzen dute. Polipastoak zenbat eta polea gehiago izan, orduan eta indar txikiagoa egin beharko da zama altxatzeko, baina bildu behar den sokaren luzera askoz ere handiagoa izango da. Polipastoko polea higikor bakoitzak ematen duen abantaila mekanikoa 2koa da.

Poleen Bidezko Transmisioa

Potentzia handia behar ez duten makinetarako transmisio-mekanismo erabilgarria da. Mugimendua transmititzen duen poleari polea eragilea deitzen zaio, eta mugimendua hartzen duen poleari, polea eragina edo irteerakoa.

Bi poleen diametroen arabera, hiru transmisio mota daude:

  • Transmisio unitarioa
  • Transmisio biderkatzailea
  • Transmisio erreduktorea

Engranajeak

Engranajea hortzak dituen gurpila da. Hortz hauek beraren antzeko beste gurpil baten hortzekin engranatzen dira; horrela, batek bira egiten duenean, bestea birarazten du. Engranaje baten oinarrizko ezaugarria hortzen kopurua da. Abiadura bira/min-tan (b/min) neurtzen da, hau da, minutu batean egiten duen bira osoen kopurua.

Engranajeen bidezko mekanismoetan beti daude bi engranaje: bata engranaje eragilea eta bestea eramana. Engranaje eragina engranaje eragilea baino handiagoa bada, abiadura murriztu egiten da; txikiagoa bada, aldiz, abiadura handitu egiten da.

Engranaje Motak

Engranajeak bi multzotan sailka ditzakegu, formaren edo hortzen formaren arabera:

Formaren arabera:

  • Engranaje zilindrikoak
  • Engranaje konikoak

Hortzen formaren arabera:

  • Hortz zuzeneko engranajeak
  • Hortz helikoidaleko engranajeak

Engranajeen Funtzionamendua

Engranajeen funtzionamenduaren alderdi nagusiak hauek dira:

  • Bi engranajek biraketa-noranzkoa aldatzen dute.
  • Engranaje askea (edo eroalea).
  • Higiduraren transmisioa: indarra eta abiadura.
  • Abiadura murrizteko mekanismoa.
  • Engranaje konposatuak.

Engranajeek olioztatzea behar dute.

Entradas relacionadas: