Mekanizazio Prozesuak: Materiala Kentzea eta Gehitzea

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB

Materiala Kentzen DutenaK

Fresaketa: Hortzak dituen erreminta birakari baten bidez materiala kenduz, azalera mota desberdinak lortzen dira. Hainbat fresaketa mota daude, baina erabiliena lauketa da. Gainazal lauak lortzeko erabiltzen den ariketa ohikoa.

Zulaketa: Eragiketa honen bidez, erabilitako barautsaren diametroa izango duen zulo bat egiten da, daratulu deituriko makina batekin. Normalean, pieza geldirik dago eta birautsa biratu eta higitzen da.

Artezketa: Akabera lanetan erabiltzen den makina-erreminta bat da. Gehienetan, aldez aurretik beste makina-erreminta batean lantzen dira piezak azken neurritara hurbiltzeko, baina neurri zehatzak lortzeko artezteko makina erabiltzen da.

Elektrohigidura: Likido dielektriko batean murgildutako arku elektrikoari esker, korronte zuzen bat sortzen da eta materialaren partikula txikiak polo positiboan harrotzen dira. Bi mota daude:

  • Sarpenarengatikoa: Pieza batean erabilitako elektrodoaren forma erreproduzitzen da.
  • Harizkoa: Latoizko edo zinkezko hari baten bidez, pieza batean inguru bat ebakitzen da.

Materiala Batu edo Gehitzen DutenaK

Soldadura: Bi material lotzea lortzen da, gehienetan metalak. Bi metalak urtzen dira eta tartean bi materialak baino fusio-puntu baxuagoa duen beste material bat jartzen da, eta azken hau solido bihurtzen denean, lotura finkoa lortzen da.

  • Arku Prozedura: Energia elektrikoa erabiltzen duen soldadura da. Elektrodoa eta metalaren artean arku elektrikoa sortzea beharrezkoa da. Korronte alternoa edota zuzena erabili daitezke. Horrez gain, gas babesle bat erabiltzen ohi da egingo den kordoia babesteko. Argona edo helioa erabiltzen da horretarako. Adibidez: TIG. Arkuzko soldaduran gehien erabiltzen den soldadura mota da. Bizkaia aldean oso erabilia, fabrikazio-prozesuetarako eta konponketarako balio duena. Gas babesletzat argona erabiltzen da. Hegazkinen konponketetarako erabilia.
  • Erresistentzia Elektrikozko Prozedura: Erresistentzia elektrikozko soldadura bi metalen artean sortzen da. Kasu honetan, ez da inolako arku elektrikorik sortzen. Horregatik, bi metalak kontaktuan egon behar dira, bakoitza elektrodo batekin konektatua. Modu honetan, korrontea bi metalen artean pasatuko da (zirkuitu laburra), kontaktuan dauden metalak urtuz. Solidifikatzen direnean, biak lotzen dira.
  • Energia Termikimikozko Prozedura (Soldadura Oxiazetilenikoa): Bi metal-xafla jartzen dira bata bestearen ondoan eta berotzen dira haien fusio-punturaino. Haien artean lotura bat sortzen da. Azkar urtzeko, oxigenoa eta azetilenoa erabiltzen dira.

Entradas relacionadas: