Mekanizazio Prozesuak: Oinarrizko Eragiketak eta Tresnak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,66 KB

Mekanizazio Prozesua

Mekanizazio prozesua pieza bat sortzeko edo lantzeko beharrezkoak diren azterketa eta analisiak egitea da. Prozesu honek informazio hau barne hartzen du:

  • Piezen ibilbidea fasetan
  • Lanpostu bakoitzeko azpifaseak
  • Mekanizazioak eskatzen dituen eragiketak
  • Maniobra, prestaketa eta ebaketa denborak
  • Erabilitako makinak
  • Erabilitako erremintak
  • Kontrol tresnak
  • Oharrak

Mekanizazioaren Oinarrizko Eragiketak

Doikuntza lanak dira nagusiki, eta hainbat adiera izan ditzakete:

  • Material zati batetik abiatuta, pieza bat eskuz sortzea, aurrez zehaztutako neurriak betez.
  • Makina bidez mekanizatutako piezak akabatzea edo berregitea.

Lanpostuko oinarrizko elementua doikuntza mahaia da.

Doikuntza Mahaia

Mahaia sendo batek eta gainean finkatutako tornuzilak osatzen dute. Mahaiaren altuera egokia izan behar da, lana eroso egiteko. Gaur egun, metalikoak izan ohi dira, baina badira atal batzuk egurrezkoak dituztenak ere.

Tornuzila

Finkapen elementu ohikoena da, piezak doikuntza lanak egiteko finkatzen dituena. Bi baraila ditu: bat finkoa eta bestea mugikorra. Lorloju baten bidez eusten dira piezak.

Doikuntza Eragiketa Ohikoenak

Hiru dira nagusiak: karrakatzea, marraketa eta zerraketa.

Karrakatzea

Materialaren soberakin txiki bat ezabatzen da, karraka izeneko erreminta batekin. Gaur egun, teknika zaharkitua da, eta doikuntza bakunetan erabiltzen da gehienbat. Barruko eta kanpoko azalerak lantzeko aukera ematen du.

Karrakak

Barra forma duten erremintak dira, kirten bat muturrean dutela. Hainbat alderdiren arabera sailka daitezke:

  • Formari erreparatuz: lauak, triangeluarrak, karratuak eta erdibiribilak.
  • Tamainari erreparatuz: gorputzaren luzerari erreparatzen zaio (hatzbetetan edo mm-tan).
  • Koskadurari erreparatuz: soila edo gurutzatua izan daiteke (gurutzatua material gogorretarako eta soila bigunetarako).
  • Ebaketa mailari erreparatuz: hortz kopurua azalera unitateko (cm2): latzak (8 hortz/cm2), erdifinak (12 hortz/cm2) eta finak (16 hortz/cm2).
  • Karraka bereziak: orratz erako karrakak, lan berezi eta espezifikoetarako.
Karrakatze Teknikak

Ondo egiteko, lanpostua aldez aurretik prestatu behar da: tornuzila altura egokian, piezak ez dute herdoil edo olio arrastorik eduki behar, eta tornuzilatik ez da asko atera behar pieza ez bibrazioak saihesteko. Xafla pieza babestu behar da. Erabiliko dugun karraka bere ezaugarrien arabera aukeratu behar da. Langilearen gorputzak jarrera egokia izan behar du: gorputza aurrera tolestu eta ezkerreko belauna ere bai. Eskuin eskuarekin karraka tinko eutsi eta ezkerrarekin karraka gidatu.

Karraka Nola Zaindu

Kirtena karrakan ondo finkatuta egon behar du. Landu behar den materiala baino gogorragoa izan behar du karrakak. Karraka txirbilez betetzen denean (buxatu), karda bat erabiliko da txirbila ateratzeko.

Marraketa

Doikuntzaren eta mekanizazioaren aurreko eragiketa bat da. Material baten gainazalean nondik ebaki, mekanizatu edo zulatu behar dugun markatzen da: airekoa 3D piezetan eta laua gainazal lauetan.

Marraketan Gehien Erabiltzen Diren Tresnak

  • Marratzeko barnizak: markak ondo antzematen ez badira.
  • Tresnak:
    • Marratzeko punta
    • Granetea
    • Marratzeko konpasa
    • Eskuairak
    • Gramila
    • Erregela
    • Altxagarriak (V forma), pieza zilindrikoak erraz markatzeko

Entradas relacionadas: