Mendebaldeko Erresuma Germaniarrak: Inbasioak eta Gizartea
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB
Mendebalde Germaniarra
1. Barbaroen inbasioak eta erresuma germaniarren sorrera
Herri barbaroen Erromatar Inperioan finkatzeko prozesua oso luzea izan zen (II-XI. mendeak).
Bi inbasio aldi bereizten dira, baina garrantzitsuenak lehenengo inbasioak dira:
- IV. mende bukaera - VI. mende erdia
- Herriak: germaniarrak, hunoak, abaroak, besteak beste.
- Inbasioak baino gehiago, migrazio mugimenduak izan ziren.
Hasieran:
- Jarrera baketsua, Erromaren baimenarekin Limesa zeharkatuz.
- Nekazaritzarako lurrak bilatu edo armadan izena eman.
Geroago, IV. mendetik aurrera:
- Herri berriak sartu ziren: godoak, frankoak, sueboak, besteak beste.
- Bi modutara:
- Batzuk, konkista bidez.
- Gehienak, Foedus hitzarmena sinatuz: Erromaren herri aliatu bihurtzen ziren eta Inperioa babesten laguntzearen truke lurrak jasotzen zituzten.
476. urtean Mendebaldeko Erromatar Inperioa desagertu zenean, germaniar herrien erresuma independente asko sortu ziren.
2. Lehenengo urteak: bateratze prozesua
Germaniarrak gutxiengoa ziren (populazioaren %5) eta erromatarrekin nahastu ziren. Hori ahalbidetzeko:
- Kristautasuna erlijio ofizial gisa onartu zen.
- Legeak bateratu ziren.
- Hizkuntza: latinarekin jarraitu zuten, germaniar hitzak bereganatuz (hizkuntza erromantzeak sortuz).
- Ezkontza mistoak onartu ziren.
3. Politika eta Agintea
Hasieran boterea aristokraziaren esku geratu zen.
Ondoren, erregetza oinordetzakoa bihurtu zen eta aristokraziaren boterea murriztu zen.
- Garai bateko noble erromatarrak eta buru militar germaniarretako kideak.
- Erregea batzar batean aukeratzen zuten.
4. Ekonomia
- Hiriek garrantzia galdu zuten.
- Merkataritza eta artisautza ia desagertu ziren.
- Nekazaritzak are garrantzia gehiago hartu zuen.
- Populazioa landan bizi zen.
5. Gizartea
Aldaketa garrantzitsuena: erromatar garaiko esklabutza desagertu eta jopuak agertu ziren.
- Esklabuak erdi libreak ziren kolono bihurtu ziren (nekazariak).
- Jaunak beraiei utzitako lur zati txikia landu, jaunari errenta ordaindu eta, gainera, honen lurretan (erreserban) lan egin behar zuten.
- Nekazari libre asko ere jopu bihurtu ziren segurtasun faltagatik; jaunen babesa eskatzen zuten eta hauek ere jaunaren menpe geratu ziren.