Mendebaldeko filosofia grezian sortu zen....

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,24 KB

Zer da filosofia? Jakinduria-zaletasuna da. Filosofia bi zentzu ditu. Filosofia zer den argitzeko, hitz hori bi zentzu desberdinetan erabil daitekeela adierazi beharra dago.Alde batetik, filosofia diziplina akademiko bat da, beste aldetik, ikerketa-jarduera berezia ere bada.Diziplina akademikoa den aldetik, filosofia ezagutza multzo bat da. Filosofiak barne hartzen ditu hainbat pentsalarik denboran zehar sortu dituzten teoriak eta sistemak. Filosofia hitzaren jatorrizko esanahia ez zen irakasgai bat edo diziplina bat, baizik eta jarduera bat. Jarduera bat den aldetik, guztioi sortzen zaizkigun galdera nagusien erantzun arrazionalak bilatzen saiatzen da filosofia. Jakinduria-zaletasuna esapidearen zentzu etimologikoa, gizakioi sortzen zaizkigun galdera nagusiak azaltzeko nahia adierazten du. Aristoteles greziar filosofoak, filosofia harridurarekin hasten dela adierazi zuen. Filosofiak gai arrunt eta agerikoei buruz hausnartzera bultzatzen gaituelako. Filosofian garrantzitsuena nork bere buruari galderak egitea eta modu arrazionalean erantzuten saiatzea da.

Entradas relacionadas: