Mendekotasun-egoeretako Laguntza eta Esku-hartze Motak

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,5 KB

Laguntzen Intentsitatea eta Premia-Mailak

Laguntzen intentsitatea erabiltzaileak dituen premien araberakoa izango da:

Aldizkako laguntzak

Noizbehinka eta bakarrik beharrezko diren jardueretan ematen dira. Mendekotasuna mugatua edo arina denean aplikatzen da. Egoera hobetzen den neurrian, desagertzen joan daiteke.

Laguntza mugatua

Noizbehinka, baina erregularki ematen den laguntza, jarduera zehatz batzuetan. Mendekotasuna mugatua edo arina denean.

Laguntza zabala

Era jarraian ematen da, agian bizitza osorako, jarduera zehatzetan, baina ez du behar zaintzaile bat egun osoan. Mendekotasun egoera larrietan.

Erabateko laguntza

Era jarraian, agian bizitza osorako, intentsitate handiz. Ia jarduera guztietan eta zaintza egun osoan behar da. Mendekotasun handia.

Egoitzako Esku-hartzea (Egonaldi)

Oinarrizko premiak

  • Higienea, espazioen garbiketa, elikadura, arropa garbiketa.
  • Kontinentzia arazoetan arreta.

Osasun zainketak

  • Kontrola, frogak (analisiak), erradiografiak, botikak, sendaketak.

Gaitasun funtzionalak

  • Laguntza elikatzeko, janzteko, garbitzeko.
  • Postura aldaketak, mobilizazioak, birgaitzea.

Aisialdiko esku-hartzea

  • Egoera ludikoak, jaialdiak eta urtebetetzeak.

Arreta eta laguntza psikosoziala

  • Funtzio kognitiboak entrenatzeko jarduerak.
  • Autoestima hobetzekoak, integrazioa, arreta espirituala eta abar.

Agurreko Esku-hartzea

Hil osteko laguntzak, familiari eta egoitzako beste kideei zuzenduak.

5.11 Berdintasunerako Eskubideak

Normalkuntza

Printzipio honen arabera, desgaitasuna dutenek bizitza normal bat eramateko eskubidea izan behar dute, beste edozein pertsona heltzen den tokietara igarota eta beste edozeinek jaso ditzakeen ondasun eta zerbitzuak jasoz.

Irisgarritasuna

Espazioek, prozesuek, objektuek, tresnek, produktuek eta zerbitzuek bete behar dituzten ezaugarriak, ulergarriak eta erabilgarriak izateko. Beti ere ziurtasuna, erosotasuna eta autonomia bermatuz.

Ekintza-neurri positiboak

Aukera-berdintasuna sustatzeko ekintza-neurri positiboak ipini behar dira martxan. Esparru desberdinetan ematen diren laguntzak dira, desgaitasunak sortzen dituen desberdintasunak konpentsatzeko.

Ekintza-neurri positiboen adibideak:

  • Laguntza ekonomikoak
  • Laguntza-produktuak
  • Laguntza teknologikoak

Entradas relacionadas: