Mendekotasuna eta Bizikidetza: Garrantziak eta Estrategiak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB
Mendekotasuna Eragiten Duten Faktoreak
a) Fisikoak: Zahartzea. Sistema biologikoek okerrera egiten dute. Mugikortasunarekin erlazionatutako arazoak eragin ditzakeen istripu zein erortzeak. Gaixotasun kronikoa. Drogen kontsumoak mendekotasuna sortzen dute eta autonomian eragiten dute.
b) Publikoak: Desgaitasun intelektuala. Nahasmendu kognitiboak. Hauek kaltetu ditzakete: oroimena, arreta, pentsamendua, hizkuntza… Depresioak, gaixotasun mentalak eta nortasun-nahasmenduak alterazio emozionalak dira. Gure erabakiak hartzeko gaitasuna oztopa dezakete.
c) Testuinguru-faktoreak: Oso garrantzitsua da mugarik gabeko inguruneaz gozatzea. Kaleak arkitektura-oztopoz beteta daude. Oztopo hauek gainditzea denontzako ona da. Ingurune soziala. Egoera larri baten aurrean kalitatezko laguntza-sare hori oso baliagarria izango zaigu. Egoera ekonomikoa. Baliabide espezializatuak. Goi teknologiako laguntza eta abar lortzea zailagoa da ekonomia latza baduzu.
Bizikidetza
Bizikidetza: Bizi kalitatearen eta autonomiaren kontzeptuek erlazio zuzena dute, eta ez da zuzena pentsatzea desgaituek ezin dutela bizi kalitate ona izan. Garrantzitsuena da desgaituek dituzten aukeren artean hautatu ahal izatea. Bizitza autonomoa, aukeraketa eta autodeterminazioa, parte hartzea eta erantzunkizuna, elkartasuna.
Mendekotasuna Normalizatzea
Mendekotasuna Normalizatzea: Inor ez da guztiz independentea. Autonomia falta hori orekatzeko gaitasuna dugu. Denok behar dugu laguntzaren bat. Normalizaziorako estrategiak ingurunea hobetzeko programak:
- Osasun ohituren inguruko prestakuntza ekintzak
- Osasun laguntzaren zerbitzuak sendotzea
- Etxean zahartzea ahalbidetzen duten baliabideak areagotzea
- Zaintzaile ez-profesionalei laguntzeko zerbitzuak sustatzea
- Mendekotasuna duten pertsonentzako ostatu ematen dioten baliabideak eta deserrotzea ekidituz, beren sare soziala mantenduz
- Etxebizitza edukitzeko eskubidea bermatzea (etxe domotikoak)
Laguntza Formal
Laguntza Formal: Autonomia sustatzeko eta esku-hartzea egokia izateko irizpideak:
- Autonomia eta hautatzeko printzipioak
- Parte hartzeko printzipioa
- Osasun-printzipioa
- Banakotasun-printzipioa
- Gizartearatze printzipioa
- Irizgarritasun irizpidea
- Hurbiltasun eta komunitate-ikuspegiko irizpideak
- Malgutasuna eta arreta pertsonaleko irizpidea
Errutinarena Garrantzia
Errutinarena Garrantzia: Haur hezkuntzan bereziki oso garrantzitsua den elementu bat. Abantaillak:
- Erabiltzailearengan buru-argitasuna eragitea, segurtasunaren mezederako.
- Denbora-esazioa hobeto antzematea, erabiltzaileak jardueraren faseak edota eguneko mementoak atzemango ditu.
- Elikagai-higiene eta atseden-ohiturak hobetzea, autonomoagoa izateko.
- Batzuetan ohitura sozialak ahalbideratzea trebetasun sozialak eta emozionalak hobetzeko.