Mendekotasuna: Eskubideak, Irisgarritasuna eta Arreta Prozesua

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Berdintasunerako Eskubidea eta Arreta

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arretak jarduera batzuk planteatzea dakar legedian edota arautegian. Jarduera horiek pertsonen arteko berdintasuna bermatzeko eta eraginkorra izateko egin behar dira, mendekotasun-egoeran izan ala ez, edo ezgaitasunen bat eduki ala ez.

Aukera-berdintasuna

Aukera-berdintasuna da ezgaitasunean oinarritutako diskriminaziorik ez egotea, ez zuzenean, ez zeharka; bereizkeria, bazterketa edo murrizketa oro barne. Ezgaitasunen bat duten pertsonei esparru politikoan, ekonomikoan, sozialean, kulturalean, zibilean edo bestelakoetan giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiak baldintza berdinetan aitortzea, gozatzea edo egikaritzea oztopatzeko edo ondoriorik gabe uzteko asmoa badu.

Normalizazioa

Normalizazioa esaten diogu ezgaitasunen bat duten pertsonek bizitza normala eramateari, beste edozein pertsonaren esku dauden leku, eremu, ondasun eta zerbitzuetara iristen direla.

Irisgarritasuna

Irisgarritasuna esaten diegu espazio, prozesu, tresna, produktu eta zerbitzuek bete behar dituzten ezaugarriei, pertsona guztiek erabil ditzaten ziurtasunez eta erosotasunez, eta ahalik eta era autonomo eta naturalenean.

Komunikaziorako Irisgarritasuna eta Estrategiak

  • Enpatikoak izatea.
  • Entzute aktiboa ezartzea.
  • Komunikaziora egokitzea eta moldatzea.
  • Ikusizko kontaktua ezartzea, ohi baino argiago.
  • Zarata murriztea.
  • Teknizismorik gabeko perpaus laburrak egitea.
  • Denbora ematea pertsonak erantzun dezan.
  • Helduak direnez, ez tratatu umeak balira bezala.
  • Interesgarriak eta atseginak izan daitezkeen gaiei buruz hitz egitea.
  • Inposatzea baino hobeto, galdetzea.
  • Hitzik gabeko komunikazioa ezartzea.

Gaixotasunaren Prozesua

Gaixotasunaren 5 Faseak

  1. 1. fasea: Sintomak.
  2. 2. fasea: Pertsonak gaixoa dagoela onartzea.
  3. 3. fasea: Harremana profesionalekin.
  4. 4. fasea: Tratamendua onartzea.
  5. 5. fasea: Kronifikazioa, heriotza...

Sailkapena

  • Akutua: MEPADek ez du lanik egiten erabiltzaile hauekin.
  • Kronikoa: MEPADek autonomia pertsonala laguntzen du.

Gaixondoko Aldia: MEPAT-en Lana

  • Animatzea.
  • Nola dagoen jakitea eta beste profesionalei jakinaraztea.

Egoerari Aurre Egiteko Faseak

  • Ukapena.
  • Haserrea eta sumina.
  • Errealitatera moldatzea.
  • Onarpena edo depresioa.

Entradas relacionadas: