Mendizabalen Desamortizazio Legea (1836): Elizaren Lurren Salmenta
Mendizabalen Desamortizazio Legea (1836)
Sarrera
Testu hau 1836ko otsailaren 21ean Madrilgo Gazetan publikatutako Mendizabalen Desamortizazio Legearen zati bat da. Testua juridiko-historikoa eta ekonomiko-politikoa da. Juan Alvarez Mendizabal, gobernu liberalaren lehen ministroak idatzia, Espainiako herri osoari zuzenduta dago.
Analisia
Ideia nagusia
Elizaren lurren desamortizazioaren justifikazioa.
Iruzkina
Lehen Gerra Karlistaren testuinguruan, non absolutistek Karlos Maria Isidro aldarrikatzen zuten eta Maria Kristinak liberalen laguntza eskatu zuen, erregimen zaharreko lurrak amortizatuak zeuden, ezin ziren saldu ez erosi. Horregatik, lur asko ez ziren lantzen.
Gerraren ondorioz, hainbat instituzio erlijioso desagertu ziren, eta estatuak haien lurrak salgai jartzeko asmoa zuen. Desamortizazio prozesua, beraz, elizaren ondareari (lurrak, monasterioak...) egokitu zitzaion.
Desamortizazioa justifikatzeko argudio ugari erabili ziren. Hau izan zen elizaren lurrak desamortizatzeko lehen saio garrantzitsua.
Mendizabalen Helburuak
Mendizabalek desamortizazioarekin hainbat helburu zituen:
Koiunturalak:
- Zor publiko handiari aurre egitea.
- Gerra irabazteko finantzaketa lortzea.
- Karlistak, Eliza eta nekazariak zigortzea.
Printzipio liberaletan oinarrituak:
- Nekazaritza kapitalista garatzea.
- Erabili gabe zeuden lurrak lantzea.
- Ondasunen zirkulazio librea garatzea.
- Merkatu libre eta bakarra eratzea.
Ondorioak
Mendizabalen legeak ez zuen benetako nekazaritza erreformarik ekarri. Lur gehiago landu ziren eta ekoizpena handitu zen, baina produktibitatea baxua izan zen. Aberatsek lurrak erosi eta jabetza pribatu bihurtu zituzten, latifundioak mantendu eta handituz. Lurrik gabekoen egoera, ordea, okerrera egin zuen.
Desamortizazioak Ogasunaren arazoa arintzen lagundu zuen, baina ez zuen guztiz konpondu, gerrak gastu handiak eragin baitzituen. Erregimen zaharretik liberalismora igarotzean, nekazaritzaren arazoak konpondu beharrean, areagotu egin ziren, eta industriari ere eragin zioten.