Merkataritza eta Garraioa

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,37 KB

Zer da merkataritza?

Salgaien erosketan eta salmentan datza merkataritza. Trukean oinarritzen zen; gauza bat eman, eta haren ordez, beste bat hartzen zen. Dirua agertzearekin batera, salgaiei balio zehatzagoa eman zitzaien.

Barne-merkataritza eta kanpo-merkataritza

Barne-merkataritza

Barne-merkataritza herrialde barnean egindako salerosketa da. Bi mota daude:

  • Handizkako merkataritza
  • Txikizkako merkataritza

Kanpo-merkataritza

Kanpo-merkataritza estatuen artean egindako salerosketa da. Barne hartzen du bai herrialdean bertan egindako produktuen salmenta (esportazioak), bai atzerrian egindako produktuen erosketa (inportazioak). Herrialdeen arteko merkataritzaren balioa zehazteko, merkataritza balantza eta ordainketa balantza erabiltzen dira.

Merkataritza balantza

Kanpoaldera saldutako ondasunen eta beste herrialde batzuei erositakoen arteko aldea da merkataritza balantza:

  • Kanpoaldean erositako ondasunen erosketa balioa beste herrialdeetara egindako salmenta balioa baino txikiagoa bada, merkataritza balantza aldekoa dela esaten da.
  • Inportazioek esportazioak gainditzen badituzte, merkataritza balantza negatiboa da.

Ordainketa balantza

Ordainketa balantza herrialde baten trukaketa ekonomiko guztien multzoa da, bai ondasunena, bai zerbitzuena, bai finantzarioena:

  • Ordainketa balantzan, sarrerak gastuak baino handiagoak badira, eszedentarioa dela esaten da.
  • Ordainketa balantzan, sarrerak gastuak baino txikiagoak badira, defizitarioa dela esaten da.

Gaur egungo merkataritzaren ezaugarriak

  • Produktu asko eta askotarikoak mugitzen ditu, biztanleria eta ekoizpen jarduerak lurreko leku zehatzetan metatu direlako.
  • Mundu osoa hartzen duen harreman sarea sortu du.
  • Jende asko ari da lanean, bai merkataritzan bai garraioan.
  • Merkataritza gero eta enpresa gutxiagoren esku metatzen ari da.

Nazioarteko merkataritza trukaketak

X. mendearen bigarren erditik aurrera, modu ikusgarrian garatu da, gero eta esparru zabalagoak hartu ditu eta bere balio ekonomikoa etengabe handitu du. Nazioarteko trukaketarik handiena Europar Batasuna, Japonia, Txina, Asia ekialdea eta Estatu Batuen artean egiten da. Oso nabarmena da Europar Batasuneko kide diren herrialdeen arteko merkataritza, garraio sare trinkoa garatu delako.

Fluxuak merkataritzan

Saltzaileen eta erosleen artean sortzen den mugimendua urlaster edo emariarekin konparatzen da; horregatik, merkataritza fluxuak esaten zaie. Hainbat motatakoak dira: lehengaienak, produktu manufakturatuenak, zerbitzuenak, kapitalenak...

Lehengaien fluxuak

Lehengaiak oinarrizkoak dira nazioarteko merkataritza trukaketetan. Munduko merkataritzan dagoen lehengai garrantzitsuena petrolioa da.

Produktu manufakturatuen fluxuak

Produktu elaboratuak funtsezkoak dira herrialde industrializatuen fluxuetan. %80 herrialde garatuenetatik datoz.

Kapitalen fluxuak

Kapitalen fluxuek diru kopuru izugarriak mugiarazten dituzte eta etengabe dabiltza mundu osoan.

Informazio fluxuak

Erabat zabaldu dira informazio eta komunikazioaren teknologien agerpenarekin; teknologia horiek aukera ematen dute albisteak eta ezagutza berehalakoan mundu osoan barna zabaltzeko.

Merkataritza blokeak

Merkataritza blokeetan elkartu dira lehiakortasuna murrizteko eta fluxuak erregulatzeko. Merkataritza blokeen ezaugarri nagusiak:

  • Hurbiltasuna: Bloke barneko herrialdeak hurbil egoteak trukaketa eta integrazioa erraztu ditu.
  • Aduana batasuna: Kideen arteko batasun ekonomikoak aduanen eragozpenak bertan behera uzten ditu.
  • Industria birbanaketa: Kide diren herrialde guztien artean banatu ohi dira industriak, eskaintzen dituzten abantailak hobeki aprobetxatzeko.
  • Batera jokatzea: Merkatu bolumena handitzen denean, blokeak jarrera indartsuagoa izaten du beste blokeekin negoziatzeko.
  • Osagarritasuna eta ahalegin batasuna: Batasunak on egiten die bai ondasun desberdinak bai ondasun mota berberak ekoizten dituzten herrialdeei, denek helburu berbera baitute.

Garraioa

Leku batetik beste batera eramaten dituen jarduerari esaten zaio garraioa. Garraio sistemak daude eta lekualdaketak ahalbidetzen dituzte. Garraiobideak dira: kamioiak, trenak, itsasontziak, hegazkinak... Azpiegiturak behar dituzte: errepideak, trenbideak, portuak eta aireportuak.

Gaur egungo garraioaren eginkizunak

  • Herritarren ohiko lekualdaketa ahalbidetzen du.
  • Oso urrun dauden lekuetara joateko aukera ematen du.
  • Ondasunen eta zerbitzuen banaketa ahalbidetzen du.

Garraioen iraultza

Aldaketarik esanguratsuenak:

  • Edukiera handiagoa
  • Merkantziak garraiatzeko intermodalitatea
  • Abiadura handiagoa
  • Bide azpiegitura hobea, murriztu egin da errepidez bidaiatzeko denbora.
  • Segurtasun handiagoa
  • Garraioaren prezioa murriztu da.
  • Telekomunikazioetan aurrerapenak izan dira.

Garraio sareak

Garraio sare onak behar ditu, azpiegitura egokiak, ibilgailuak erraz ibil daitezen.

Entradas relacionadas: