Merkataritza Ikerketaren 7 Etapa Nagusiak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Merkataritza Ikerketaren Etapak

1. Hasierako Egoera Aztertu

  • Merkataritza-problema edo aukera bat onartuz hasten da ikerketa-lana.
  • Ikerketaren zatirik garrantzitsuena problemaren definizioa da.
  • Erabakitzaileek zehatz-mehatz deskribatu beharko dute zein problemari aurkitu nahi dioten erantzuna.
  • Lehen etapa honetan, ikertzaileak eta zuzendariak lehenengo kontaktua izango dute ikerketaren edukia finkatzeko.

Ikerketa Esploratzailea

Ikerketa esploratzailearen helburua arazoa hobeto ulertzea da, eta honako jarduerak izan ditzake:

  • Bigarren mailako datuak lortzea.
  • Erabakiak hartzen dituzten edo ideiak eman ditzaketen pertsonekin elkarrizketak egitea.
  • Gaia ezagutzen dutenekin edo gaian adituak direnekin elkarrizketak egitea.
  • Antzeko egoerak aztertzea.

Ikerketa motibatzen duen arrazoia identifikatu behar da.

2. Lanaren Helburuak Zehaztu

ZUZENDARITZA ← ARAZOA → IKERTZAILEA

  • Ikerketaren helburua zein izango den zehaztu beharko da.
  • Bildu eta aztertu beharko den informazioa definitu (zein informazio, nola lortu, etab.).

3. Informazioa Bildu

Momentu horretan erabilgarri dagoen informazio guztia bildu behar da.

Informazio hori Bigarren mailako informazioa izan ohi da hasiera batean.

4. Analisi Kualitatiboa

Bigarren mailako informazio baliagarria biltzeaz gain, planteatutako problemei buruzko lehenengo hipotesi edo erantzunak formulatuko dira.

5. Landa-lana Prestatu eta Gauzatu

Normalean, bigarren mailako informazio baliagarria ez da nahikoa ikerketa-lanaren erantzunak aurkitzeko. Horregatik, lehen mailako informazioa biltzeko prozesu bat diseinatu eta aplikatu beharko da.

Landa-lanaren Etapak

  1. Ikertuko den populazioa definitu eta lagina aukeratu.
  2. Datu bilketa egiteko euskarria prestatzea (galdetegia/galdesorta).
  3. Datuak bildu edo landa-lana gauzatu.

6. Arazketa, Kodetzea eta Tabulazioa

Akatsik ez dagoela eta bildutako informazioa egiazkoa dela kontrolatu behar da:

  • Erantzunik gabeko galderak eta okerrak zuzendu.
  • Zuzendu ezin diren akatsak dituzten elkarrizketak ezabatu.

Ondoren, informazioa kodifikatu eta tauletan jartzen da, aukeratutako tekniken bidez aztertu ahal izateko.

7. Informazioaren Analisia eta Ondorioak

Teknika estatistikoak erabiltzen dira informazioa laburtzeko eta ondorio objektiboak lortu ahal izateko.

Ikertzaileak gauzatutako lan guztia biltzen duen txosten bat idatzi eta aurkeztu beharko du.

Entradas relacionadas: