Merkataritza Legedia: Enpresaren Obligazioak eta Eskubideak
Clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 4 KB
4. GAIA: Merkataritza-legedia: Merkataritza zuzenbidea adarrak, enpresaburu batek elementu pertsonalen eta errealen bidez egiten duen jarduera ekonomikoa arautzen du. Xedea enpresen ohiko jarduera. Lantzen dituen kontuak: Enpresa, enpresaburua, enpresaren forma juridikoa, kontabilitatea, publizitatea eta enpresa-jardueraren babesa. Merkataritzako Kodea merkataritza-eragiketak arautzen dituen lege-esparru nagusia. Ez du bere baitan hartzen merkataritza-legedia guztia, gehienak lege berezietan daude jasota. Garrantzitsuenak: Konkurtso Legea, Merkataritzako Erregistroaren Erregelamendua, Patenten eta Marken Legea, Publizitatearen Legea, Lehia Defendatzeko Legea, Kapital Sozietateen Legearen Testu Bategina eta Arrisku Kapitalari buruzko Legea.
Enpresaren Obligazioak eta Eskubideak
A) Enpresaren helburu nagusia, irabaziak lortzea, horretarako jarduteko askatasuna. Bete beharreko arauak hauek dira: Kontabilitate-arauak, lehiari eta publizitateari buruzkoak, industria-jabetzari buruzkoak, kontsumitzailearen defentsarako arauak eta merkataritza-erregistroko arauak bete.
Kontabilitate Arauak
A.1. Kontabilitate arauak: Kontabilitatearen alorreko obligazioak ezartzen dira:
- Enpresaburuak enpresaren jardueraren kontabilitate ordena eraman behar du, eragiketen jarraipen kronologikoa egiteko aukera eman behar du, balantzeak eta inbentarioak egin behar dira, inbentarioen kontuen urteko liburua eduki behar da.
- Enpresaburuak zuzenean eraman dezake kontabilitatea, edo hark baimendutako norbaitek. Enpresaburuek kontabilitatearen erantzukizuna. Ahuldunak baimena du, ez bada aurkezten hori horrela ez dela adierazten duen frogarik.
- Merkataritza-sozietateek akta-liburu bat izan behar dute. Non jasota egon behar den batzar nagusietan eta batzar berezietan hartutako erabakiak, beste kide anitzeko organo batzuetan hartutakoak, haietan eztabaidatutako gaien laburpena, eskatu dituen solasaldiak eta bozketen emaitzak.
Lehia eta Publizitatea
A.2 Lehia eta publizitatea: Lehia bermatzeko leiala izango dela bermatzeko, lehia babesteko eta lehia desleialen aurkako legeak.
Lehia Defendatzeko Legea
Lehia defendatzeko legeak lehia eragotzi, murriztu edo faltsutzea dakarten jarrerak zigortu. Prezioak ezarri, eskaintza eta eskariaren legetik kanpo, hornigaien iturriak banatu nagusitasuna lortzeko. Legeak eragozten die enpresei nagusitasun-posizioa baliatuta gehiegikeriak egitea. Desleial jokatzea produktuaren ezaugarriak ez adieraztea edo faltsutzea eta lehiakideen produktuak gutxiesten dituzten ekintzak dira.
Publizitatearen Lege Orokorra
Publizitatearen Lege Orokorraren asmoa eremu zintzo batean egitea da, hirugarrenei kalterik egin gabe, eskubideak urratu gabe. Debekatuta dago publizitate iruzurtia, desleiala eta subliminala.
Industria-Jabetza eta Kontsumitzaileen Defentsa
A.3 Industria-jabetza eta kontsumitzaileen defentsa: Estatuak zenbait arau sortu industria-jabetza babesteko. Asmakuntzen sortzaileak babesten ditu, ekoizlea, fabrikatzailea edo merkaturatzailea. Bi mota: Asmakuntzak eta ikur bereizgarriak. Asmakuntzen barruan, patentea, utilitate-modeloak eta modelo eta marrazki industrialak eta artistikoak daude. Ikur bereizgarriak, merkataritza-izena, markak eta establezimenduen errotuluak. Aukera ematen du industrialki erabiltzeko, esklusibotasunez, asmakuntzak.
Patenteak
Patenteak asmakuntza berri bat egiten duenari hura esklusibotasunez ustiatzeko aukera ematen dio. Asmatzaileak saldu, dohaintzan eman edo oinordetzan utz dezake. Patenten eta Marken Espainiako Bulegoa industria-jabetza motak erregistratu eta emateko erakunde publiko eskuduna da. Kontsumitzailea, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrak babesten du. Kalte-ordainak, kontsumoko arauak betetzen ez dituen enpresek ordaindu.